Idi-bihotz arbola (Liriodrendon tulipifera L.)
Tulipa arbola izenez ere ezagutzen den magnoliaren familiako zuhaitz hau, 40 metroko altuerara irits daiteke.
Beste behin, gaztelaniazko izen arruntak (Tulipero de Virginia) alde batetik bere jatorriari egiten dio erreferentzia, Estatu Batuetako hego-ekialdeko Virginiari, eta bestetik tulipanaren antzekoa
den lorearen formari. Udaberrian ikusi ahal izango duzu aurrean duzun aleak 20 edo 30 urte baino gehiago baditu, bere petaloen oinarrian kolore laranja duela eta hori argia edo berdexka gainerakoan. Loreen nektarra ugaria da, eta bere jatorrizko lekuan erle eztigileak erakartzeko landatzen dira. Jasotzen den eztia zapore sendokoa eta gorrixka izaten da.
Hemen batez ere apaingarri gisa erabiltzen den zuhaitza da, batez ere bere hosto deigarriek udazkenean hartzen duten urre koloreagatik. Basoberritzetan ere saiakuntzak egin dira, lurzoru hezea behar duela nabarmenduz eta lehortea ez duela ondo jasaten ikusiz.
Dirudienez, natibo amerikarrek beren egur biguna eta arina erabiltzen zuten kanoak egiteko. Gaur egun, etxeen eta armairuen barruko akaberak egiteko erabiltzen da, baita puru-kaxak
egiteko ere.