Garapen Jasangarria

Indimetrea

Indimitrea (Lagerstroemia indica (L.) Pers)

Carl Nilsson Linnaeus, (Carlos Linneo) zientzialari suediarra izan zen, izaki bizidunak sistema binomial baten bidez unibertsalki ezagutzeko moduan sailkatu zituena, hau da, generoa lehen terminoan eta espeziea bigarrenean aipatuz, izen zientifikoaz ezagutzen duguna.

Linneok genero hau bere lagun eta herrikide Magnus von Lagerströmi, eskaini zion. Hark, “Ekialdeko Indietako Suediar Konpainia”ren zuzendaria zela, ordura arte ezezagunak ziren Indiako eta Txinako landareak eraman zituen Suediara.

Neguan erraz bereiziko duzu enborragatik zuhaitz txiki hau. Zurtoin bikoitz edo hirukoitza eta ezkatetan askatzen den azal leun eta gozoa izaten baitu.

Baina, zalantzarik gabe, uztaila eta iraila bitartean ikusi ahal izango duzu bere mailarik gorenean. Lorez betetako adaburua, arrosa biziko koloretik, beste kolore zurbilago batera alda daiteke,
genero bereko beste espezie batzuekin hibridatua izan bada behintzat.

Gaztelaniazko izen arruntak, Jupiter planetari egiten dio erreferentzia. Hain zuzen ere, zuhaitz honen loratze garaian, lurretik Jupiter planeta ikus daitekeelako.