Garapen Jasangarria

Izei gorria

Izei gorria (Picea abies H.Karst)

Izei hau gaztelaniaz Norvegiako izeia edo izei faltsua bezala ere ezagutzen da, benetako izeiak Abies generokoak baitira, ez Picea generokoak.

Zuhaitzaren eta bere adarren formak modu naturalean hazten diren lekuaren pista bat emango dizute: 800 eta 1800 metro bitarteko Europako erdialdeko mendietan. Imajinatu izei-baso bat elurte handi baten ondoren. Elurraren pisuarekin bere adar malguak are gehiago okertzen dira, baina une bat iristen da non elurrak irrist egiten duen, adarrak puskatu gabe. Hala ere, sustrai sakonik ez dutenez, haizeak lurrera bota ohi ditu babes gutxi duten lekuetan.

Izei gorriak 60 metrorainoko altuera har dezake, eta paper-orea lortzeko landu da batez ere; nahiz eta garai batetik hona, Gabonetako zuhaitz eskaria asetzeko, ohikoa den mintegietan aurkitzea.

Jakina da Stradivarius biolin ospetsuak izei gorriaren egurrez egin zirela, baina agian ez dakizu hari-instrumentuen erresonantzia-kaxak egiteko egurrik onena altitude handian hazten diren aleetatik datorrela. Muturreko baldintza horietan “erresonantzia-zura” deiturikoa sortzen dute, eta horren astiro garatzen dira, ezen 10 urtean bizpahiru zentimetro baino ez baitira hazten.