Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis Chabaud)
Kanariar Uharteetara bidaiatu baduzu, agian landare honetako palma edo hosto konposatuekin kaleak eskobatzen ikusi duzu. Han modu naturalean hazten den espezie endemikoa da, hemen apaingarri gisa aurkitzen dugun landarea.
Espezie dioikoa da, non ale emeak eta arrak bananduta dauden, beraz, ale hau femeninoa bada, jatorrizko lekuan támara deitzen diren datil txikien multzo bat aurkitu ahal izango duzu. Zapore mingotsekoak dira, eta datil-palmodoarenak baino txikiagoak; beraz, ez dira merkaturatzen eta bertan erabiltzen dira, batez ere txerriei jaten emateko.
Guarapoa zer den badakizu? Artisau-erara ateratako izerdia da, eta sirope moduko bat egiteko erabiltzen da, han, palma-eztia deitzen dutena. Guarapeoa antzinako teknika da, eta gaur egun Gomeran bakarrik egiten da. Palmondoaren hosto gazteak eta erdikoak ebakitzen dira, eta kanaltxo bat jarriz, egosi ondoren loditzen eta goxatzen den izerdia jasotzen da. Izerdi horrekin Kanarietako postre, edari eta plater tipikoak egiten dira. Ustiapena 4 edo 5 hilabetez luza daiteke, baina palmondoa ezingo da berriro odolustu hiruzpalau urte igaro arte.