Garapen Jasangarria

Kanforrondoa

Kanforrondoa (Cinnamomum camphora (L.) J.Presl)

Inoiz ireki duzu arropa gordetzeko erabili izan den egurrezko armairu zaharrik? Eskuarki, kanfor-usaina izaten zuten. Kanforra bolatxo zuri batzuk dira, arroparekin batera gordetzen zirenak sitsek artilezko jertseak edo kotoizko kamisetak jan ez zitzaten. Kanfor kristalizatua zuhaitz tropikal honen egurra destilatuz edo hostoetatik lortzen da. Kanforrondoa kanelaren, ahuakatearen eta, gurean ezagunagoa den ereinotzaren familiako da.

Kanforrondoa lerrokatzeko zuhaitz gisa edo haizetik babesteko erabili ohi da, beti berde baitago. Haren erabilera medizinala eta kosmetikoa ezaugarri antiseptikoei eta lurrinari zor zaizkie. Dosi
handitan, haren usain gogorra narkotikoa eta narritagarria da; dosi txikitan, ordea, lasaigarria. Horregatik, haren esentzia-olioa aromaterapian eta giharretako masajeetan erabiltzen da, baita
kosmetika naturalean ere, kontserbagarri gisa, bakterioen aurkako efektuagatik.