Lambert hurrritza (Corylus máxima Mill. var.”purpurea”)
Balkanetako eta Turkiako kostaldeko espezie honek hurritz arruntaren antz handia du, eta hura bezala, hosto erorkorrekoa da, eta zuhaitz berean lore arrak eta emeak ditu (monoikoak). Begi hutsez, gerba edo lore arrak bakarrik antzemango dituzu zintzilik; lore emeak, oso txikiak, adarren gainean bilatu beharko dituzu.
Hurrak ere jangarriak dira, baina fruituan dago alderik nabariena hurrondoarekin: biltzen dituen txanoak erabat estaltzen baititu.
Hemen duzun purpura-barietatea, hostoen koloreagatik lorategietarako landatzen den zuhaitz apaingarria da, normalean granate iluna, ia biolazeoa, baina urtaroaren arabera tonalitate ezberdinak hartzen dituena.