Garapen Jasangarria

Magnolia

Magnolia (Magnolia grandiflora L.)

Loredun landare guztien artean, familiarik primitiboenetakoa den zuhaitz baten aurrean zaude. Hain zuzen ere, bere loreen tamainaz espeziearen izenak adieraziko dizu, grandiflora. 20 cm-ko
diametrora irits daitezke erabat irekitzen direnean!

Lorearen egiturari erreparatzen badiozu, petalorik eta sepalorik ez dela bereizten egiaztatuko duzu, eta hori da haren antzinatasunaren beste seinale bat. Landarearen sexu-organoak babesten dituzten lore-pieza zurien multzoari tepalo deitzen zaio.

Beste berezitasun bat da kakalardoek polinizatzeko eboluzionatu egin zutela, duela 5 milioi urte inguru oraindik ez baitzegoen erlerik. Horregatik, pistiloak lore modernoagoek baino itxura sendoagoa du. Gaur egun, erleek polinizatzen dituzte, eta nektarrik aurkitzen ez badute ere, bidaia sarituko dien proteinekin aberastutako polena dute.

Ernalketaren emaitza anana formako fruitua da. Fruitu-piloz osatuta, irekitzean, bakoitzak geruza mamitsu gorri fin batez estalitako hazi bat askatzen du. Katagorriek eta txoriek gustura jaten dituzte babarrun zapal baten antzekoak diren haziak.