Magnolia izarduna (Magnolia stellata Maxim.)
Japoniar jatorriko zuhaitz txiki baten aurrean zaude. Hosto erorkorra, oinarritik nahiko adarkatua, hazkunde oso motela eta haizearekiko sentikorra dena. Neguaren amaieran, urrunetik atentzioa emango dizu, hostorik gabeko adarretatik oso forma berezia duten lore zuri ugari sortzen baitira. Izenak adierazten duen bezala, izar baten antza dute eta hurbiltzean, gainera, oso usaintsuak direla nabarituko duzu.
Magnolia generoa, Pierre Magnol XVII. mendeko botanikari frantziarrari eskaini zioten. Montpellierreko Errege Lorategi Botanikoaren zuzendaria izan zen eta botanikako “familia”ren kontzeptu modernoaren sortzailea izan zen. Ordura arte ezezagunak ziren espezie asko deskribatu zituen lehen aldiz. Linneok omenaldia egin nahi izan zion zuhaitz mota hau bere izenarekin izendatuz.