Negundo astigarra (Acer negundo L.)
Lizar-astigarra ere esaten zaio, lizarrak bezala eta beste astigar batzuek ez bezala hosto konposatuak dituelako. Lore emeak eta arrak zuhaitz ezberdinetan daude. Horri, botanikan, espezie dioikoa deritzo. Udazkenean, lore emeetatik zintzilik ikusiko dituzu disamara deritzon helikopteroen helizeak oroitarazten dizkiguten astigarren ohiko fruituak. Espezie honetakoak, nahiko bilduta daude.
Ameriketako Estatu Batuetako ekialdekoa jatorriz, XVIII. mendean iritsi zen Europara. Oso zuhaitz gogorra da kutsaduraren aurrean, eta edozein lur motara moldatzen da; horregatik, lorezaintzan asko erabiltzen da pasealekuak eta parkeak apaintzeko.
Udazkenaren amaieran edo neguan ikusi baduzu, erraz antzemango zenion espezie hostoerorkorra dela.