Garapen Jasangarria

Olibondoa

Olibondoa (Olea europaea L.)

Mediterraneoko paisaiari lotutako zuhaitz bat aukeratu beharko bazenu, ziur aski olibondoa aukeratuko zenuke, mahatsondoarekin batera lur lehor eta eguzkitsuen paisaia hori moldatzen duen laboreetako bat baita. Espezie basatia, Euskal Autonomia Erkidegoan, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan babestuta dago, eta espezie arraro gisa katalogatuta.

Erromatarrek drupa deitzen zieten olibei, eta izen hori erabiltzen da gaur egun hezur gogorreko fruitu haragitsu mota guztiak izendatzeko.

Oso bizitza luzeko zuhaitza da, eta bere azala pitzatu eta bihurritu egiten da adinean aurrera egin ahala. Berezitasun hori lorezaintzan oso estimatua egiten du. Loreak ez dira deigarriak, baina gramineoen polenari alergia badiozu, ziur aski berdin erantzungo diozu olibondoaren polenari, arnas alergiak eragiten dituenetako bat baita.

Nahiz eta Feniziarrak izan olibondoa penintsulara ekarri zutenak, erromatarren garaian hedatu zen batik bat. Konkistatutako lurretan biztanleria finkatzeko, olibondoa arma baketsu gisa erabili
baitzuten.

Greziarrek eta erromatarrek batailaren ondoren olibondo adarrak trukatzen zituzten bakearen sinbolo gisa. Gogoratzen zer irudikatzen duen Picassok marraztutako usoak, bere mokoan olibondo adaxka daramala?