Otsalizarra (Sorbus aucuparia L.)
Espezie erakargarria da hegaztientzat, eta, ondorioz, ehiztarientzat, beren fruituak beita gisa erabiltzen baitzituzten ehizatu ahal izateko.
Espezie hau, haritzen, pagoen eta urkien artean modu naturalean bizi da gure basoetan, 600 eta 2.300 m bitarteko altitudean. Zuhaitz aitzindari gisa ere erabiltzen da eremu degradatuak kolonizatzeko, bai eta parke eta lorategietako espezie apaingarri gisa ere.
Errosazeoen familiakoa da, eta maiatza eta ekaina bitartean lore zuriak ikusten dituzunean egiaztatuko duzu. Fruituak iraila aldera agertzen dira, eta multzo gorri eta laranjetan adarretan egoten
dira zuhaitzak hostoa galdu arte.
Fruituak C bitaminan aberatsak dira, nahiz eta haien zapore mingotsak gizakiarentzat gordinik kontsumitzeko nolabaiteko toxikotasuna dutela ohartarazten digun. Egosiak toxikotasuna galtzen dute eta ahalmen idorgarri handia duen marmelada gisa erabiltzen dira.
Hosto konposatuak ditu, zenbaki bakoitian hostoxka edo foliolotan osatuta. Hosto bakuna edo konposatua den bereizteko zalantzarik baduzu, begira adaxkari lotzeko puntuan kimu bat duen edo ez. Existitzen bada, bakuna da; bestela, hosto baten zati den hostoxka duzu aurrean.