Pago gorria (Fagus sylvatica L. var. “atropurpurea”)
Zure aurrean duzun pagoa pago arruntaren barietate bat da, eta ikusiko duzunez, aldea haren hostoen kolorean datza, azal leunak eta fruituek berdinak izaten jarraitzen baitute. Udaberriko lehen agerraldiek tonu gorrixka leuna dute, baina ilunduz doaz udan zehar, ia granate kolorekoak geratu arte.
Pagoen sustraiak nahiko azalekoak izaten dira, eta hori erraz ikus daiteke haizete baten ondoren basoan barrena egiten den pasealeku batean. Zuhaitzak bata bestearen atzean erorita aurki ditzakezu, domino baten fitxak bezala, eta sustraiak eta sustrai bizarrak airean.
Espezie hau nekez aurkituko duzu modu basatian, bere hostoen koloreagatik eta espazio nahikoarekin garatuz gero hartzen duen forma dotoreagatik, lorezaintzan erabiltzen den barietate landua baita.
Pagoek klima leuna eta hezea behar dute, eta oso gaizki jasaten dituzte lehortea eta putzuz betetako lurzorua. Zure ustez, klima-aldaketak eragina izango du egungo banaketan?