Garapen Jasangarria

Pagoa

Pagoa (Fagus sylvatica L.)

Udan pagadi baten azpitik ibiliz gozatzeko aukerarik izan ez baduzu, probatu beharreko esperientzia da. Ebapotranspirazioaren eta hostoek proiektatzen duten itzalaren freskura, gozagarri da eguzkiak estutzen duen egunetan. Hala ere, hostotzak iragazten uzten duen argi eskasak, jasotzen dutenaren %3 soilik, azpian landare gutxi bizi ahal izatea eragiten du.

Gure mendietan zehar paseatuz gero, ikusiko duzu pagadiak ipar hegaletan eta lainoa ohikoa den garaieretan daudela. “Oinak lehor eta burua bustita” edukitzea gustatzen zaie, haritzei ez bezala.

Ziur aski, enbor leun eta zuzenen aleak topatuko dituzu, baita oin zahar eta oker batzuk ere, zulo eta argimutil formako adarrekin: pago motzak dira. Bere forma bereizgarria mendiko ikazkinek egiten zieten inausketaren emaitza da. Beren adarrekin, txondorrak elikatzen zituzten, eta bertatik lortzen zuten egur ikatza, Mirandaola burdinolan bezalako lantegietan burdin minerala erreduzitzeko erabiltzen zen.

Ba al zenekien erdi aroan Erdialdeko Europan txerriak beraien pean elikatzeko landatu zirela basoak? Abereen mantenurako ezinbestekoa den proteina- eta olio-iturria izan ziren, pentsuak egon aurretik.