Sahats negartia (Salix babylonica L.)
Espezie honek Txinako iparraldean du jatorria, baina Japoniatik XVII. mendean inportatua, antzinatik apaingarri bezala lantzen da. Adar luze eta malguek beren pisuagatik lurra ukitu dezakete, eta erakargarri dira ale bakartiak dauden parke eta lorategietan.
Apaingarri gisa erabiltzeaz gain, ibaiertzak eta ezpondak finkatzeko lanetan ere erabiltzen da; izan ere, lurzoru hezeak eta materia organikoaren ekarpena nahiago dituen hazkunde azkarreko eta sustrai inbaditzaileetako espeziea baita. Ale heldu batek 400 l ur ere har ditzake. Hori dela eta, ez da komeni ur-hodiak edo zimenduak dauden eraikinetatik gertu kokatzea, sustraien ur egarriak eragin badiezaiekete.
Sahatsen familiak oso erraz hibridatzen du, eta badirudi Txinatik kanpoko sahats negarti gehienak, sahats zuriaren (Salix alba) hibridazioaren ondorio direla.
Espezie dioikoa da, hau da, ale emeak eta arrak zuhaitz banandutan daude. Lorezaintzan, batez ere aldaxken bidez ugaltzen diren ale emeak erabiltzen dira. Hosto erorkorreko zuhaitza bada ere, neguak leunak badira, baliteke hostoekin aurkitzea.