Garapen Jasangarria

Sekuoia erraldoia

Secuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum (Lindl.) J. Buch)

Aurrean duzun zuhaitz honen tamainak, ondo adierazten du bere izenaren zergatia. Imajina ezazu bere lehenengo 10 urtetan, urteko 1,20 m-tik gorako hazkundea time laps edo kamera azkarrean ikus ahal
izatea.

Kaliforniako Sierra Nevadako mendebaldeko hegaletako eremu oso zehatzetan bakarrik hazten da modu naturalean, 1.500 eta 2.500 metro arteko altitudean. Ezaguna al zaizu auto bat enbor batean irekitako tunel bat zeharkatzen duen irudi ikonikoa? Horrek, jatorrizko lekuan lor dezaketen bolumenaren ideia emango dizu. 100 metro inguruko altuera, 7 metro edo gehiagoko diametroa eta 2.500 urtetik gorako adina gutxi gorabehera.

Deigarria da baso haietan bizirik irauteko, sua beharrezko aliatua izatea. Haziak gordetzen dituzten pinaburuak edo estrobiloak 20 urtera arte egon daitezke zuhaitzean, zabaldu gabe, suaren beroak ireki arte. Horri esker, errautsez estalitako eta landaretzarik gabeko lurzoru baten gainean ernatuko dira. Begiratu azal bigun eta lodi gorrixkari, 50 cm baino gehiagora irits baitaiteke, nahikoa zuhaitza ez erretzeko.

Ziurrenik espezie hau izango da bere zura aprobetxatu beharrean, monumentu eta zuhaitz babestu gisa kontserbatuz, onura ekonomiko gehiago ekarri dituena. Hau da, XIX. mendetik milaka turista erakartzen ditu Yosemite, Calaveras edo Secuoya parke nazionaletara. Horietaz gain, ezagutzen al dituzu Arrasateko edo Donostiako sekuoiak?