Garapen Jasangarria

Tulipa magnolia

Tulipa magnolia (Magnolia liliiflora Desr.)

Zuhaixka hau, lau metro baino garaiagoa ez da izaten eta ikusgarria da udaberrian, tulipanaren edo liliaren antzeko loreak ernetzen direnean. Adar biluzietan oso nabarmenak dira, hostoak geroxeago jaiotzen baitira. Gainerako magnolietan bezala, lorea tepaloz osatuta dago, hau da, ez dira sepaloak eta petaloak bereizten, baina deigarria da kolorearen kontrastea: arrosa iluna kanpoaldetik eta tonu argiagoa barrutik.

Landare honek jasotzen duen beste izen arrunt bat, Mulan da. Agian pelikula ezagun baten izenburua gogora ekarriko dizu. Bertsio ugari dago, baina denetan Txinako elezaharretako pertsonaia ospetsu baten istorioa kontatzen da. Emakume gerlari batek irudikatzen du pertsonaia hori, eta haren izenak, Mulan, magnolia lorea esan nahi du hizkuntza horretan