Garapen Jasangarria

Txinako xaboi arbola

Txinako xaboi arbola (Koelreuteria paniculata Laxm.)

Jatorriz txinatarra den zuhaitz hau, lurzoru pobreak eta harritsuak dituzten mendi baxuetan bizi da han. Hemen, zuhaitz apaingarri bezala erabiltzen da, duen tamaina egokia delako, batez ere
kale estu eta lorategi txikietan lerrokatzeko zuhaitz gisa. Bere interes estetikoa loraldian eta fruituak ematen dituenean datza. Lehorte eta kutsadurarekiko erresistentea den zuhaitza da, hazkunde nahiko motela duena baina biziraupen motzekoa.

Udan, panikula itxurako lore usaintsuak, deigarri egingo zaizkizu. Lukuzko lukuez osatuta, kolore horia izaten dute eta oinarrian orban laranja nabarmena. Udazkena iristean, erori baino lehen kolore hori bizia hartzen duten hostoek hartzen dute protagonismoa. Hauek erortzean agerian geratuko dira barruan bi hiru hazi beltz eta leun izaten dituzten kapsula puztu itxura duten fruitu bereizgarriak. Kolore marroia hartu arte, kolorez aldatzen joango diren kapsulak, hurrengo udaberrira arte zuhaitzean mantenduko dira eta faroltxoen itxura hartzen dutenez, gaztelaniazko izen arruntetako bat, hortik datorkio (árbol de los farolillos).

Sumatuko zenuen, beste izen arrunta zeri zor dion. Zuhaitz osoak, baina bereziki haziek, aparra sortzen dute saponinei esker, eta garbitzaile gisa erabiltzen ziren.