Zumar hostozabala (Ulmus glabra Huds.)
Euskadiko zumar espezie autoktono bakarra duzu aurrean. Bereizteko, begiratu ondo hostoaren oinarri asimetrikoari, txortena ia erabat ezkutatzen duen lobulua baitu. Hostoak handiak dira, zerratuak eta puntan bukatuak, eta batzuetan alboetako beste bi ere izaten dituzte.
Zura ia zuria da, oso homogeneoa, eta horregatik zumar zuria ere deitu izan zaio. Ez da zurgintzarako preziatuenetakoa; hala ere, oso erabilia izan zen ura dagoen obretan, oso ondo eusten baitio usteltzeari. Ontzigintzan erabiltzeaz gain, meategi eta putzuetako piloteak zimendatzeko ere erabili zen.
Deigarria da XVI. mendetik XVIII. mendera, Londres urez hornitzen zuten enpresek, zumar zurezko hodiak erabili izana. Antza denez, hodi baten eta bestearen artean, junturak berunezko bridekin egiten ziren, eta horrela kanalizatutako ura, auzo xumeenetara banatzen zen.
Apaingarri gisa, esker oneko espeziea da, eta lerrokaduretako itzal-zuhaitz gisa erabiltzen da. Begiratu bat eman fruituak ematen dituenean: hazia inguratzen duen mintzak, haizeak errazago barreiatzea laguntzen du. Ez al zaizu iruditzen arrautza frijitu baten antza duela?