Enpresentzako laguntzak

 

1. ELKARGI / COVID-19 MAILEGUAK ETA GELDIALDIA Irekita

Covid-19ren ondorioz jardueran jaitsiera izan duten ETEek eta autonomoek eskatu ahal izango dute.

  • 6/12 hilabete arteko GABEALDIA datozen epemuga duten ordainketentzat. Interesatuta bazaude, zure eguneroko kudeatzailearekin kontaktuan jar zaitezke.
  • Covid-19 MAILEGUA, % 0 Euriborretik aurrera, egoera honen aurrean likidezia-tentsioei aurre egin ahal izateko.Informazioa eta eskaerak: https://www.elkargionline.com/

2. SPRI / INPLANTALARIAK Irekita

Telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua.

Informazio gehiago: 902 702 142

Eskatzeko: https://www.spri.eus/euskadinnova/es/portada-euskadiinnova/soluciones-para-micropymes/inscripciones-inplantalariak/589.aspx


3. SPRI / INDUSTRIA DIGITALA Irekita (irailaren 25era arte)

Enpresetan EIKT desberdinak ezartzeko %50, %35 eta %25eko diru-laguntzak bideratuko dira, enpresaren tamainaren arabera.

Telelana diruz laguntzeko aukera ezarri da, aholkularitza-gastuak, ingeniaritza-gastuak eta hardwarea eta softwarea eskuratzeko gastuak lagunduz.

Eskatzeko: https://www.spri.eus/industriadigitala/


4. ITZULKETEN ATZERAPENA HONAKO PROGRAMETAN: GAUZATU INDUSTRIA, BIDERATU ETA BIDERATU BERRIA Indarrean

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko industria-programen laguntzen —aurrerakin itzulgarrien bidez— enpresa onuradunek laguntzak eta datozen 6 hilabeteetan sortuko diren beste laguntza batzuk itzultzea atzeratzeko eskatu ahal izango dute.

Atzerapen hori egiteko baimena izango dute jarduerarik ezako uneak dituzten, salmenten edo eskaeren bolumena murriztu duten, edo hornikuntza-katean etenaldiak —aipatutako programetan finkatutako itzultzeko obligazioei aurre egitea eragozten edo zaintzen dizkietenak— jasan dituzten edo jasaten ari diren enpresek.

Laguntzak itzultzeko atzerapen horretaz baliatu ahal izango dira honako programa hauetan parte hartzen ari direnak:

  • Gauzatu-Industria, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko. Atzerapenaren zenbatekoa 7.200 eurokoa izango da.
  • Bideratu y Bideratu Berria, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntzak finkatzen dituena. Atzerapenaren zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da.

Eraginpean dauden enpresek itzultzeen egutegia aldatzeko, 2020ko ekitaldiko uztaileko kuotaren itzulketa atzeratzeko eta ondoren datozen itzultzeen egutegia egokitzeko eskatu ahal izango dute.


5. BIDERATU PROGRAMA COVID-19 Irekita

Hasieran 20 milioi eurokoa izango da eta Covid-19 birusa zabaldu izanaren ondorioz krisian dauden enpresak berregituratzera eta berriro bultzatzera zuzenduko da. Helburua da, lehiakorrak izateko aukera eduki arren —produktua eta merkatua badutelako—, ezohiko, bat-batean gertatutako eta modu globalean emandako egoera baten ondorioak sufritzen dituzten enpresak edo jarduera-sektoreak indartzea.


6. ALOKAIRUAREN ATZERATZEA INDUSTRIALDEETAN Indarrean

Era berean, SPRILUR –SPRI Taldeak Parke Teknologikoen eta Sprilurren aldeko alokairuen kobrantza 3 hilabetez atzeraztea erabaki du, beste 3 hilabetez atzeratzeko aukerarekin.

  • Ondorengo 3 hilabeteei dagozkien errentamendu soileko kontratuen errentamendu-kuoten atzerapena; beste 3 hilabeteko atzerapena ere negoziatu ahalko litzateke.
  • Ondorengo 3 hilabeteei dagozkien erosteko aukera duten errentamendu-kontratuen errentamendu-kuoten atzerapena; beste 3 hilabeteko atzerapena ere negoziatu ahalko litzateke.

7. INDUSTRIA ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK Indarrean

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren bitartez, abian jarri du Industria Zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa.

COVID-19-aren ondorioz sortu den telelanaren gorakadak, kasu askotan gailu pertsonalak ezinbestean lanerako erabili beharra eta langileen artean informazioa trukatzea ekarri du, eta honek zibersegurtasun-intzidente bat jasateko arriskua areagotzen du.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ustez, zibersegurtasuna funtsezko elementua da ekonomia garatzeko, eta egoera honi erantzun ahal izateko, industria-zibersegurtasunerako laguntza-programarako 2020ko hasierako aurrekontua handiagoa izango da beste urte batzuetakoa baino: 1.300.000 euro. Hala ere, baliteke ekitaldi honetan aurrekontua handitzea, aurreko deialdietan egin den bezala.

Programa honen xedea industria-arloan zibersegurtasunari bultzada ematea da, bereziki IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen bateratzea eta integrazioa jorratzen duten proiektuei, bai industria-arloko eta zerbitzu teknikoetako enpresetan, bai diseinu eta logistikakoetan, industriako produktu-prozesuei lotuta betiere.

Informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/04/2001874e.pdf

Eskaera egiteko:

https://www.spri.eus/zibersegurtasun-industriala/


8. KULTURA PROFESIONALENTZAT LANGABEZIA LAGUNTZA Indarrean

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, kultura-jarduerak eten edo bertan behera geratu izanetik etorritako kulturaren profesional ugariren ekonomia-jarduerarik eza arindu nahi dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak garatu dituen dirulaguntza hauen bidez.

ENTITATE ONURADUNAK

Kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik

XEDEA ETA ZENBATEKOA

a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.

b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean –biak barne–hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du

BALDINTZAK

a) Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan. b) Eten edo bertan behera geratutako kulturaren arloko jarduera etetea diru-sarreren iturri nagusia,hau da, handik etortzea diru-sarreren % 60.

b) Egoera hauetako batean edo batzuetan egotea:

1) Norberaren edo besteren kontura aritzea lanbide-jardueran, alta emanda Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo Araubide Orokorrean (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz), eta jarduera eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu delako.

2) Lanbide-jarduera kontratatuta eduki eta hura eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu ondoren, 4.3 artikuluan aurreikusitako denbora-muga kaltetu gabe.

3) 2019ko ekitaldian alta emanda egon izana Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian eta/edo Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz, gutxienez 3 hilabete edo 90 egunean.

INFORMAZIO GEHIAGO: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/05/2001956e.pdf


9. NAZIOARTEKOTZA SUSTATZEKO ZABALDU ETA SAKONDU PROGRAMAK Indarrean

NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEKO ZABALDU PROGRAMA

Xedea: Fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEentzat atzerrianduten presentzia handitzen laguntzeko eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotzeprozesu

osoan.

Onuradunak:

-Programaren onuradunak izan daitezke euren nazioartekotze estrategia hasi edo sendotu nahi duten enpresak, beti ere, jarraian zehaztuko diren eskakizunak betetzen badituzte:

-Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratuak badira.

ETE definizioa, Batzordearen 651/2014 (EB) Araudiaren 1. Eranskinean zehaztutakoaren arabera, aplikatzen da.

-Enpresa horien esportazioak ez du bere orotarako fakturazioaren % 50 gaindituko, 2019 urtean.

Eskaera egiteko epea:

Gehienez 3 eskaera egin ahal izango dira.

Eskaera egiteko: www.spri.eus/zabaldu

Azken eguna: 2020 urriak 30, 15.00H.

Informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/06/2002277e.pdf

 

NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEKO SAKONDU PROGRAMA

Xedea: Oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia eskasa edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzen laguntzea du helburu Sakondu programak.

Onuradunak:

Enpresa horien esportazio-jarduerak bere orotarako fakturazioaren % 50 gainditu behar du eta %10 baino gutxiago esportatzen duen herrialde batetan sartzeko.

Eskaera eta epea:

Gehienez 3 eskaera egin ahal izango dira.

Eskaera egiteko: www.spri.eus/sakondu

Azken eguna: 2020 urriak 30, 15.00H.

Informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/06/2002276e.pdf


10. INNOBIDEAK PROGRAMA. Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak Indarrean

INNOBIDEAK LEHIABIDE

1- SARS-Cov-2 birusak mundu osoan eragindako krisia dela eta, Talka-planak eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planak egitea eta ezartzen laguntzea.
2- Berrikuntza proiektuak egitea, bakarka edo lankidetzan, produktu edo negozio prozesuetan.
3- Enpresaren tamaina handitzeko proiektuak edota enpresen arteko lankidetza proiektuak egitea.

INNOBIDEAK KUDEABIDE

Diruz lagungarriak diren jarduerak izango dira Talka-planari eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planari, kudeaketa aurreratuko hasierako kontrasteari buruzko txostenari edo kudeaketa-diagnostikoari erantzuten dioten sendotze-proiektuak (2B fasea), enpresari jarraian adierazten diren eremu hauetan:
-Estrategia
-Bezeroak
-Pertsonak
-Gizartea
-Berrikuntzak
-Emaitzak

INNOBIDEAK-PERTSONAK

1- Enpresek SARS-Cov-2 birusak eragindako krisiaren ondorioei erantzuteko eginiko Talka-planetan eta Negozioaren Jarraipen- edo Berrabiarazte-planetan jasotako ekintzak, zeintzuen bidez pertsonen kudeaketa-eredu berriak eta eszenatoki berrian izango duten papera definituko baitira..
2- Enpresa proiektua kide guztien artean hobeto banatzea helburutzat duten ekintzak, ahalegina eginez jarraian adierazitako helburuetako bat (edo biak) lortzeko.
3- Hausnarketa proiektuak, laguntza emateko enpresei kudeaketaren edota jabetzaren ondorengotza modu ordenatuan planifikatzeko.
4- Konpainietako lantaldeek 4.0 Industriako teknologia berri eta bideratzaile digitalak txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzeko eta lehenesteko proiektuak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-eskaeraren aurkezpen elektronikoa egin eta gero abiaraziko dira, deialdiaren urte naturalaren barruan. Horretaz gain, tramitaziora onartuko dira 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskaerak, baldin eta eskaera aurkeztean aribidean badaude, eta betiere, eskaerak oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkezten badira.

Erakunde onuradunak:
a) Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Jarduera hauetako bat egitea: industria arlokoa, erauzketakoa, eraldaketakoa,
ekoizpenekoa, aurreko horien produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoa,
informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoa, logistikakoa (garraioa izan
ezik), eta diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko eta moda sektoreei dagozkien
sormen industrietakoa, baldin eta beren Jarduera Ekonomikoa jasota badago
programak susta ditzakeen EJZen zerrendan.
c) Dirulaguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez honelako batez
besteko plantilla izatea

Gastu lagungarriak:
1-Kanpo enpresen kontratazioa.
2-Lehiabide eta Pertsonak ildoen kasuan, barne pertsonalaren kostua (gehienez subkontratazioaren %30).
3-Lehiabideren kasuan gainera, kanpoko enpresak kontratatzeko kudeaketa-gastuak eta erregistro-tasak, baldin eta enpresa horiek adituak badira honelako eskaerak aurkezten eta tramitatzen: Europako eta nazioarteko patente eskaerak, Estatuko patente edo erabilgarritasun-ereduen eskaerak atzerrian.

Zenbatekoa

PROGRAMA BANAKAKO PROIEKTUAK PROIEKTUAK ELKARLANEAN
Lehiabide Gastu hautagarrien 50%
50.000€/proiektuko
Gastu hautagarrien 60%
35.000€/enpresa
100.000€/proiektuko
Kudeabide Gastu hautagarrien 60%
25.000€/proiektuko
Ez da aplikatzen
Pertsonak Gastu hautagarrien 50%
50.000€/proiektuko

Eskaera eta epeak:
Ekainak 16tik Irailak 24a bitartean.
www.spri.eus/lehiabide

Informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/06/2002327e.shtml


11. GAUZATU INDUSTRIA PROGRAMA Indarrean

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROIEKTUAK

Oinarri teknologikoko enpresei edota enpresa berritzaileei emango zaie laguntza hori, baldin eta gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egiten badute, eta, aldi berean, enplegua mantentzen eta/edo sortzen badute 24 hilabetean, gehienez jota.

ESKAKIZUNAK

Honako ezaugarri hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainak (ETEak) izan ahalko dira laguntzen onuradun: erauzketako industrialak, eraldatzaileak, produkziokoak eta zerbitzu teknikoetakoak (produktuari – Prozesuari lotuak) aurrekoekin lotuta daudenak eta oinarri teknologiko eta/edo berritzailekotzat jotzen direnak, bai eta IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurrean babes-sistemak bateratzea eta integratzea jarduera nagusitzat duten enpresak ere (Segurtasuneko Euskal Zentroaren (CSC) zibersegurtasunaren katalogoan erregistratuta daudenak).

•Laguntza hauek eskuratzeko moduan izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko talde enpresetako (alegia, akzioetan parte-hartzea, % 100ekoa ere bai, baduten enpresez osatutako taldeetako) enpresek, laguntza jasotzeko eskatu badute, eta denek ere aurreko atalean zehaztutako ezaugarriak eta hurrengo idatz-zatiko definizioa badute, egoera ekonomiko kontsolidatua kontuan hartuta.

•Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak joko dira enpresa txiki eta ertaintzat (ETE):

•Guztira, 250 langiletik behera izatea.

•Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa. Enpresa txikien eta ertainen artean bereizi behar denean, irizpide hauek hartuko dira kontuan enpresa txikitzat jotzeko:

•Guztira, 50 langiletik behera izatea.

•Urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak ere bete beharko ditu arestian adierazitako betebehar horiek.

•Edonola ere, ETEek ekoizpen-zentro bat edo gehiago eduki behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, gutxienez 3 urtez eduki ere, zentro horietarako inbertsioak lagunduko baitira dirulaguntza hauen bitartez.

Enpresak teknologia-oinarrikotzat eta/edo berritzailetzat jotzeko, kontuan honako dira irizpide hauek (bat edo batzuk):

-Goi-teknologiako industria-sektoreetan lan egitea; energia, fabrikazio aurreratua eta biozientziak-osasuna esparruek lehentasuna izango dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2020 Planean (RIS3 – Espezializazio Adimentsua) xedatutakoa betez.

-I+G+b-n inbertsio ugari egina izatea.

-I+G+b-ko proiektuak ustiatzea.

-Jabetza teknologiko babestua izatea enpresa horien jabetza industriala.

-Teknologia-parkeetan edo enpresa- eta berrikuntza-zentroetan egotea kokatua.

-Euskal Autonomia Erkidegoko eskaintza teknologikoa eskuratzeko modua izatea.

-Merkaturatu daitezkeen produktu edo prozesu berri bilakatzea jakintza teknologikoa.

-Honako enpresa- eta berrikuntza-zentro (EBZ) hauetakoren batek gidatuta hasi direnak lanean, edo zentro hauetakoren baten gidaritzapean daudenak.

-Enpresa-berrikuntzaren dimentsio globala.

-Nazioartekotzeko plana izatea, enpresaren produktuak kanpoko merkatuetan sartzeko estrategia eta egin beharreko ekintzak zehazten dituena, eta enpresari interesatzen zaizkion eremuak eta horien periodifikatzea adierazten dituena.

-Informazioaren gizartean sartu eta garatzeko estrategia eta ekimena edukitzea, eta enfasi berezia egitea informazio- eta komunikazio-teknologiak sartzen enpresaren jardueran eta negozio-ereduan.

-Berdintasun-plana izatea edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunean lankidetzan ari den erakunde baten ziurtagiriak izatea, baita jazarpen sexistaren kontrako protokoloak, lana eta familia uztartzeko neurriak izatea, eta abar ere.

-Agindu honen ondorioetarako, halaber, oinarri teknologikoko enpresatzat eta/edo enpresa berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia eta Teknologia Planeko programen babespean egindako ikerketa eta/edo garapen teknologikoko proiektuetan jatorria dutenak.

ZENBATEKOA

Diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 35 izan daitezke dirulaguntza itzulgarriak. Laguntzak gehienez ere 150.000 eurokoak izango dira sortutako enplegu bakoitzeko, eta 100.000 eurokoak gehienez, galdu ez den enplegu bakoitzeko. Inolaz ere ezingo da 1.500.000 euro baino gehiago jaso. Laguntza itzulgarriak jaso dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko, teknologiako oinarria edo berrikuntzako oinarria izan.

Enpresa txiki teknologikoa %35

Enpresa ertain teknologikoa %30

Enpresa txiki berritzailea %30

Enpresa ertain berritzailea %25

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN GASTUA:

-Entitateek Euskal Autonomia Erkidego barruan eta gutxienez 3 urtez egitekoak dituzten inbertsioetarako emango dira laguntzak.

-Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko dira enpresaren aktiborako lortzen diren aktibo finkoak, betekizun hauek betetzen dituztenak:

-Honako kategoria hauetakoren batean dauden aktiboak izatea, horretarako azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan bildutako Kontabilitate Plan Orokorrak ezarritako definizioaren arabera:

203. Jabetza industriala eta patenteak.

206. Aplikazio informatikoak.

210. Lurrak eta ondasun naturalak

211. Eraikuntzak

212. Instalazio teknikoak

213. Makineria

214. Tresneria.

215. Bestelako instalazioak

217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak

“Lurrak eta ondasun naturalak” eta “Eraikuntzak” epigrafeetako inbertsioaren kopurua, gehienez ere, laguntza jaso dezaketen gainerako aktibo guztiak batera bestekoa izango da. Gehienezko kopuru hori gaindituz gero, soberako inbertsioa ez da laguntza jaso dezakeen inbertsio gisa zenbatuko.

Edonola ere, aktiboek zuzeneko lotura izan behar dute enpresaren helburu soziala den jarduerarekin.

•Aktiboak lehenengo aldiz erabili edo abian jartzea. Erabilitako eraikin edo bestelako eraikuntzak eskuratzen badira, berriak balira bezala jokatuko da haiekin. Baina laguntza jasotzeko beste aukera bat ere badago: konkurtso-prozedura fasean dagoen establezimendu baten aktiboak eskuratzea, edo aktibo horiek eskuratu ez balira fase horretan sartuko zen establezimenduaren aktiboak eskuratzea. Loturarik gabeko hirugarren pertsonei eskuratuko zaizkie aktiboak, eta eragiketa merkatuko baldintzetan egingo da.

•Gutxienez, hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita izatea, eta hiru urte irautea, gutxienez, enpresaren aktiboan.

•Errenta-finantzamenduaren bidez finantzatu den inbertsioak beren beregi adierazi behar du errentamendu-kontratua amaitu ondoren erosteko aukera egongo dela, eta hori gauzatzeko konpromisoa bi alderdiek sinatuta, diruz laguntzeko modukoa dela joko bada.

•Aktiboak, oro har, ez egotea hirugarren pertsonei lagata, ez kontraprestazioaz, ez kontraprestaziorik gabe.

•Oro har, enpresa eskatzaileak berak edo enpresa elkartuek zein lotuek egindakoak ez izatea (edonola ere, haien balioa ez da sekula izango hartzen dituzten kanpo–kontsumoena baino handiagoa).

•Enpresa onuradunaren establezimenduan soilik ustiatu behar dira laguntza jaso dezaketen aktibo ez-materialak; aktiboaren elementu amortizagarritzat joko dira; hirugarren pertsona bati erosi beharko zaizkio merkatuko baldintzetan, eta gutxienez hiru urte eman behar dute enpresaren aktiboan.

 

-Enpresa–talde bateko (alegia, akzioetan parte–hartzea, % 100ekoa ere bai, baduten enpresez osatutako taldeetako) enpresek egindako inbertsioak, beren prozesuak denak industria–jarduera berdinari lotuta badaude (erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, zerbitzu teknikoak –produktua/prozesuari lotuak–).

Bazkideren batek kapitalari gauzatan egindako ekarpenek ezin izango dute laguntzarik jaso.

Ordezkapen-inbertsioei ez zaie inongo laguntzarik emango.

Laguntza–eskaera aurkeztu aurretik egindako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izango dira baita ere, ziurtatzen baldin bada laguntza horrek efektu pizgarria izango duela.

Horretarako, eskaera aurkeztu aurretik egindako inbertsioak ere kontuan hartuko dira, baldin eta erakunde eskatzaileak, inbertsio horiek egin aurretik, laguntza jasotzeko aurre–eskaria aurkeztu badu, idatziz. Honako informazioa eman behar du:

a) Enpresaren izena eta tamaina.

b) Egin beharreko inbertsioen deskribapena (hasiera– eta amaiera–egunak barne), eta kokapena.

c) Proiektuen kostuen zerrenda.

d) Eskatutako laguntza mota (aurrerakin itzulgarria).

e) Gauzatzeko behar duen finantzaketa publikoaren zenbatekoa.

Kasu horretan, eskabidea aurkezteko epea ireki ondoren, interesdunak behin betiko eskabidea aurkeztu beharko du.

ESKATZEKO EPEA ETA ESKAERA:

Irailak 25, 12.00etan.

https://app4.spri.net/GauzatuNet/home.aspx


12. DEEP DIVE INDUSTRIA 4.0 JARDUNALDIAK 2020ko iraila eta urria

Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria 4.0 Deep Dive ekoizpen-teknologia digital eta jasangarrietan murgiltzeko jardunaldiak aurkeztu ditu.

BDIH-a, 6 nodo teknologikotan – Robotika malgua, Fabrikazio gehigarria, Zibersegurtasuna, Material aurreratuak, Makina adimendu eta konektatuak eta Data driven solutions – antolatutako aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua da, enpresei eraldaketa digital jasangarria lortzen laguntzen dutenak. Basque Industry 4.0 estrategiaren esparruaren barnean sortua. ZTBESko 21 agentek osatzen dute, eta 100 aktibo baino gehiago ditu (ekipoak, laborategiak, instalazio pilotuak) euskal ETEen eskura, teknologia digital jasangarriak prestatu, ikertu, probatu eta baliozkotzeko erabil daitezkeenak.

Deep Dive-ak, nodoen teknologietan eta euren aktiboek dituzten gaitasunetan murgiltzeko oso maila teknikoko jardunaldiak dira, nodo bakoitzeko kideen langile seniorrek zuzendutakoak. Jardunaldi hauen ezaugarri nagusiak, euren praktikotasuna, proaktiboatasuna eta interaktibotasuna dira, guztiek egitura komuna jarraitzen dute, eta bertaratutakoei aukera ematen diete bertatik bertara 4.0 teknologiek nola lagun dezaketen beren enpresetan prozesuak eta produktuak hobetzen egiaztatzeko, adituak aktiboekin zuzenean lan egiten ikusteko aukera emanez. Haien beharrak nodoetako adituekin partekatzeko aukera ere izango dute, baita aktibo horiek beren prosezu produktiboetan erabili dituzten beste enpresa batzuen erabilera errealen lekuko izateko.

Deep Dive bakoitza hainbat jardunaldi tematikotan banatuko da eta iraila eta urrian gauzatuko dira Euskadiko hainbat lekutan. Horietan, manufaktura-industriek teknologia digital eta jasangarriak beren prosezuetan txertatzerako orduan dituzten erronka nagusietarako aplikazio eta irtenbide teknologiko nagusiak jorratuko dira. Horrela, jardunaldi horietako bakoitzean, gai zehatz bat jorratuko da, BDIHk gai horri heltzeko euskal ETEen eskura jartzen dituen aktibo nagusiak erakusteko, eta saioak ahalik eta pertsonalizatuenak eta parte-hartzaileen behar berezietara egokituenak izan daitezen. Horri esker, parte-hartzaileek nahi adina Deep Dive jardunalditara joan ahal izango da, 4.0 teknologia desberdinek euren enpresetako prozesuak eta produktuak hobetzeko nola lagun dezaketen ezagutu ahal izateko eta baita teknologien eta irtenbideen ezagutza sakonarekin amaitu dezaten.

Informazio gehiago


13. RENOVE INDUSTRIA 4.0 (SPRI) indarrean urriaren 22ra arte

Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen enpresa sareko enpresetan gaitzeko makineria edo ekipamendu aurreratuan (hardwar-a eta softwar-a) inbertsioak sustatzea du helburu, ingurune horiek modernizatzeko eta, hala, fabrikazio aurreratuaren eremuan Industria 4.0ren proiektuei aurre egin edo horiek garatzeko.

XEDEA

Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosten

laguntzea dute helburu. Ildo horri jarraiki, Euskadiko Autonomia Erkidegoko enpresa industrialetan, fabrikazio aurreratuaren eremuaren barruan, teknologiak aplikatu beharko dira.

ONURADUNAK

ETEak eta autonomoak

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROIEKTUAK

Diruz lagunduko da manufaktura-enpresa industrialetan Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erostea, eta harekin lotutako aholkularitza zerbitzuak. Gastu hautagarria egiaztatzeko, aldeek (laguntzaren eskatzailea eta fabrikatzailea/hornitzailea) onartutako enkargua edo kontratua eta fakturarekin erosi den makineria edota ekipamendu aurretaruaren zenbatekoaren % 10, gutxienez, ordaindu izanaren agiria aurkeztuko dira. Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) hurrengo teknologiaren bat erabili edo sartzen duten proiektuei aurre egiteko erosiko da:

•Fabrikazio aurreratuaren proiektuak, makineria edota ekipamendu aurreratuarekin (hardwarea eta softwarea); aurrekoaren harira, Big Data eta analitika aurreratuaren teknikak sartuko dira, industria-inguruneen barruan iturri desberdinetatik datozen “datu-bolumen handiak” prozesatu eta aztertzeko. Helburua portaera-ereduak identifikatu (Business Intelligence, Data Mining…) eta iragartzea da, enpresetan arlo eta prozesuei eragiten badizkiete. Hala, erabakiak errazago hartuko dira eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko da.

•Fabrikazio gehigarriaren proiektuak, material-mota desberdinen bitartez (plastikoetatik metaletara) ale eta forma geometriko pertsonalizatu berrien produkzio/fabrikazio malgua sustatzen dutenak, sektore edo industria-enpresa bereziaren beharrak asetzeko.

•Robotika aurreratu eta elkarlaneko proiektuak, egiazko denboran langileekin lankidetzan jarduteko robot konektatuak, bestelako robotak, baita makinak ere eransten dituztenak; xedea prozesuak hobetzea eta plantan produktibitatea gehitzea da.

•IIoT (Industrial Internet of Things) proiektuak, fabrikaren barruan gailuei eta makineriari sentsoreak ipini eta internetekiko konexioa bermatzeko, egiazko denboran informazioa jaso eta trukatzeari begira. Modu horretan, neurri handian, konektatutako gailu eta makineriaren erabilera- eta jarraipen-aukerak kontrolatu, automatizatu eta biderkatuko dira.

•Industria-ingurunerako adimen artifizialeko proiektuak; horien bitartez, plantan makinek edota ekipamenduak ikasi eta modu autonomoan erabakiak hartzeko gai izango dira. Halaber, halako proiektuei Machine Learning edo Deep Learningaren teknikak sartuz gero, besteak beste, plantan produkzioaren ikuspegitik portaera edo egoera aipagarriak iragar daitezke (adibidez, makinen iragarpen mantentzelanak), objektuak antzeman, irudiak identifikatu edo argibideak onartzearekin batera. Ildo horri eutsiz, plantan aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatizatu eta zabal daiteke eta, ondorioz, enpresa zehatzean erabakiak errazago hartuko dira.

•Sistema ziber-fisikoen proiektuak, konputazio- eta konektibitate-gaitasun aurreratuekin plantan osagaiak, objektu fisikoak edo makineria sartzen dituztenak. Modu horretan, enpresa zehatzaren balio-katean objektu adimentsu bihurtuko dira.

•Errealitate birtualaren proiektuak, mundu simulatuetan edo giro birtualetan egiazko egoerak berregiten dituztenak.

•Errealitate areagotuaren proiektuak; hauen barruan erabilitako teknologiei esker, erabiltzaileak gailu teknologikoaren bitartez egiazko munduaren zati bat ikusiko du eta gailuak informazio grafikoa erantsiko du.

Modu horretan, egiazko informazioa edo informazio fisikoa informazio birtual osagarriarekin areagotuko da.

•Biki digitalen (Digital Twins) proiektuak, objektu edo sistemaren erreplika birtuala sortzen dutenak, beren egiazko kidearen portaera simulatzeko. Helburua monitorizatzea da, egoera zehatzetan portaera aztertu eta eraginkortasuna hobetzeko. Beste abantaila batzuen artean, produktuak garatu eta testatzea produktu fisikoarekin egitea baino merkeagoa eta eraginkorragoa da. Horrez gain, eredu birtualaren kopia asko egin daitezke eta agertoki ugari kontuan hartuta testatu ere bai.

ZENBATEKOA

Laguntza-eskaera bakoitzaren kasuan, «onartutako gehieneko gastu/inbertsioen aurrekontuen» gainean dirulaguntzaren ehunekoa % 50 izango da.

Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosteko eta harekin lotutako aholkularitza gastoak, laguntza-eskaera bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 70.000 eurokoa izango da eta enpresako gehienez 100.000 euroko dirulaguntza emango da.

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN GASTUA

Egingo den industria 4.0 proiektuak barne hartuko ditu ezarri nahi diren makineria berria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea), baita proiektutik eratorritako aholkularitza-gastuak ere. Gainera, hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:

a.- Kostu horien guztien batura 50.000 euro izango da gutxienez (BEZik gabe), eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren produkzio-prozesuari atxikita egon beharko da nahitaez. Halaber, enpresa onuradunari hornitu eta enpresan bertan instalatu beharko da.

b.- Aholkularitza-gastuek ezingo dute proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditu. Proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago bideratzen bada aholkularitza-lanetara, egokitu egin beharko da partida hori, gehienez ere proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 har dezan.

c.- Erositako makineria berria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abian jarriko da eta, nolanahi ere, eskaera egin eta hurrengo 12 hilabeteren buruan egingo da.

EPEA

Urriak 22, 15.00ak arte

ESKAERA

https://app7.spri.net/renoveindustria40/

Laguntza eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a.- Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena.

b.- Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.

c.-Erakunde onuradunaren IFZ.

d.- Enpresa ETEa dela ziurtatzen duten egiaztagiriak, hau da, urteko enplegu datuak, negozio-bolumena eta enpresaren balantze orokorra; baita, halakorik badago, ETEari lotutako edo elkartutako gainerako enpresenak eta enpresa talde globalarenak ere. Azken kasu horretan, talde osoaren antolakuntza-eskema aurkeztu beharko da, eta bertan beren-beregi jasoko dira laguntzaeskaera egin aurreko bi ekitaldietako partaidetza- eta enplegudatuak, esplotazio-zifra eta balantzea.

e.-Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardware eta softwarea) berriaren salerosketakontratuaren kopia, alde biak sinatuta, edo alde biek onartutako enkargua.

f.-Gutxienez ordainketaren % 10eko fakturaren kopia eta makineria edota ekipamendu aurreratuaren ordainket(ar)en egiaztagiria(k), bankuko kontuetan islatuta, edo ordainketaren banku-egiaztagiria.

g.- Memoria (25 orri baino gehiago ez), erosi beharreko makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eta aurre egin nahi duen Industria 4.0ren proiektua adierazten duena.


14. RENOVE MAKINERIA (SPRI) indarrean urriaren 22ra arte

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROIEKTUAK

Diruz lagungarritzat joko da makineriaren erosketa, industria enpresetako produkzio-ekipamenduak modernizatzera eta produktibitatea areagotzera bideratuta badago, horrela lehiakortasun-maila hobetzeko. Iraunkortasun-ildo berberari jarraikiz erosiko da makineria berria. Makineria berriaren erosketa-kostua 70.000 euro izango da gutxienez (BEZik gabe), eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren produkzio-prozesuari atxikita egon beharko da nahitaez. Halaber, enpresa onuradunari hornitu eta enpresan bertan instalatu beharko da.

Makineria berria oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gero erosi beharko da, eta ezinbestean entregatu eta abiarazi beharko da eskaera aurkeztu eta hamabi hilabeteko epean.

Diruz lagundutako jarduera gisa ez dira onartuko produktuak, erakunde onuradunaren katalogoan badaude.

ONURADUNAK

Produkzio-ekipamenduak modernizatzera bideratutako makinera erosteko proiektuak aurkezten dituzten enpresa txiki eta ertain (ETE) industrialak.

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN GASTUA

Gastu eta/edo inbertsio hautagarritzat joko dira honako helburu hauek dituzten makineria berrietan egin direnak: produktuak eta materialak ontziratzea eta paketatzea; osagaiak muntatzea; lehengaiak eta produktu erdilanduak eraldatzea; metrologia, eta, azkenik, manipulazo automatikoa, betiere enpresa eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren produkzio-prozesuetan aplikatzekoak badira. Gastu hautagarria egiaztatzeko, aldeek (laguntzaren eskatzailea eta fabrikatzailea/hornitzailea) onartutako enkargua edo kontratua eta fakturarekin erosi den makineriaren zenbatekoaren % 10, gutxienez, ordaindu izanaren agiria aurkeztuko dira.

•Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da izango gastu hautagarria.

•Gastu eta inbertsio hautagarriak baloratzeko, honako irizpideak izango dira kontuan:

a.- Gastu hautagarriek programaren xede den jarduerarekin zuzeneko harremana izango dute eta artikuluetan xedatutako baldintzak beteko dituzte.

b.- Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.

c.- Gastu hautagarria euroa ez den monetan balioetsiz gero, eurora pasako da fakturaren datan dagoen kanbio-tasaren arabera.

d.- Ez dira gastu hautagarritzat joko, inola ere, laguntzaren eskatzaileak berak, eskatzailearen taldeko enpresek edo eskatzaileari akzioen edo partaidetzen bidez zuzenean edo zeharka lotuta dauden enpresek fabrikatutako edo merkaturatutako makineria eta/edo ekipamendu aurreraturik (hardwarea eta softwarea), ezta horiek egindako lanik ere.

e.- Makineria berria erostean, finantza-errentamenduaren bitartez finantza daiteke eta diruz lagundu ahal izango da, betiere enpresak eragiketa egiten duen finantzaerakundearen aurrean berariaz erosketa-aukera erabiltzeko konpromisoa hartzen badu. Ildo horri jarraiki, konpromisoa idatziz jasoa duen dokumentua entregatuko du, bi erakundeen sinadura eta zigiluarekin.

f.- Halaber, makina berria hornitzaileak finantza dezake eta hautagarritzat joko da, betiere finantzaketa-kontratua edo – hitzarmena aurkezten bada eta bertan, gutxienez, finantzaketaren epea, amaiera eta baldintzak adierazten badira eta alde biek sinatu badute.

ZENBATEKOA

•Laguntza-eskaera bakoitzaren kasuan, onartutako gehieneko gastu/inbertsioen aurrekontuen gainean diru-laguntzaren ehunekoa % 40 izango da.

•Eskaera eta enpresa bakoitzeko 70.000 euro lagunduko dira diruz, gehienez ere, makineria erosteko.

EPEA: Urriak 22

ESKAERA

https://app4.spri.net/maquina/default.aspx?ReturnUrl=%2fmaquina

Laguntza eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

•Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena

•Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.

•Erakunde onuradunaren IFZ.

•Enpresa ETEa dela ziurtatzen duten egiaztagiriak, hau da, urteko enplegu datuak, negozio-bolumena eta enpresaren balantze orokorra; baita, halakorik badago, ETEari lotutako edo elkartutako gainerako enpresenak eta enpresa talde globalarenak ere. Azken kasu horretan, talde osoaren antolakuntza-eskema aurkeztu beharko da, eta bertan beren-beregi jasoko dira laguntza-eskaera egin aurreko bi ekitaldietako partaidetza- eta enplegu-datuak, esplotaziozifra eta balantzea.

•Makineria berriaren salerosketa-kontratuaren kopia, alde biek sinatuta, edo alde biek onartutako enkargua.

•Gutxienez ordainketaren % 10eko fakturaren kopia eta makineriaren ordainket(ar)en egiaztagiria(k), bankuko kontuetan islatuta, edo ordainketaren banku-egiaztagiria.

•Makineria berriari edo berriei buruzko memoria, oinarrizko informazioa jasoko duena: ezaugarriak, entrega, ordainketamodua, bermeak eta abar.


15. “BDIH Konexio 2020” laguntza-programa indarrean urriaren 21era arte

SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Euskal Autonomia Erkidegoko industria eta enpresen jarduera sustatzeko bere konpromisoan, laguntza plan berri bat jarri du abian, berrikuntza, nazioartekotzea eta Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea, eta enpresen ekintzailetza-jarduera indartuz industria garatu, dibertsifikatu eta lehiakortasuna hobetzeko.

“BDIH Konexio 2020” laguntza-programa berri honen helburua euskal enpresek BDIH esperimentatzeko eta probatzeko azpiegituraren sarbidea, konexioa eta ezagutza sustatzea da. Horrela, programa berriak honako 4.0 teknologien xurgapen-gaitasuna handitzea ahalbidetuko duen ekintza-plan bat egiteko laguntza teknikoa emango du: robotika malgua eta elkarlanekoa, fabrikazio gehigarria, material aurreratuak, zibersegurtasuna eta artezketa digitala, edo, hala badagokio, BDIH nodoen azpiegituretan egin beharreko teknologia horien kontzeptu-proba bat egitea.

BDIHa, enpresei laguntzeko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatu bat da, 6 nodo desberdinetan antolatutako fabrikazio aurreratuko hainbat arlotan espezializatua dagoena: fabrikazio Aditiboa, Robotika malgua eta kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina adimendun eta konektatuak, Material aurreratuak eta Data Driven Solutions, guztiak ekoizpen digital eta jasangarrirako funtsezko teknologiak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 21 eragilek osatzen dute, eta 100 aktibo baino gehiago ditu (ekipoak, laborategiak, instalazio pilotuak) euskal ETEen eskura, ekoizpen digitaleko eta jasangarriko teknologiak prestatu, ikertu, probatu eta baliozkotzeko.

“BDIH Konexio 2020” programaren laguntzen zenbatekoak proiektuaren ezaugarrien arabera, 12.000 edo 20.000 eurokoak izango dira gehienez, eta enpresak hala eskatuz gero, Europako NZH batekiko lankidetza finantzatzeko ere balioko dute, betiere Europako NZH hori NBHren lankidetza-sarearen barruan badago.

Enpresak urriaren 21era arteko epea edukiko dute programan parte hartzeko.

Irailaren 29an, 10: 00etan SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen taldeak 30 minutuko webinar bat eskainiko du “BDIH-Konexio” laguntza-programa berri honen edukiaren aurkezpena egiteko eta parte hartzeko baldintzak jakinarazteko. Parte-hartzaileek sor dakizkiekeen zalantzak argitzeko aukera baliatu ahal izango dute.

Webinarrean erregistratzeko

Programaren inguruko informazioa

 

16. BONU TEKNOLOGIKOAK Aurrekontua agortuta

Programa honen helburua, enpresa txikiek telelana egiteko behar diren ekipamenduak eta elementuak erosteko egin dituzten gastuak edo laster egingo dituztenak finantzatzea da, enpresa-jarduera mantentze arren, asko eragin baitiote pandemiaren hedapena ekiditeko hartutako neurriek.

 

1-DIRUZ LAGUNGARRIA

Enpresek telelana ahalbidetzeko egindako gastuak, hala nola PCak, ordenagailu eramangarriak, web kamerak, mikrofonoak, bideokonferent zi a egiteko sistemak, software ofimatikoa, segurtasun informatikorako elementuak eta kasu bakoitzerako bereziak izan daitezkeen beste batzuk, prestakuntza edo aholkularitza gastuak barne.

Diruz lagungarriak izango dira enpresako langileren baten izenean agertzzen diren gastuak, baldin eta deialdi hau indarrean jarri aurretik egin badira, eta, ondoren, enpresak ordainketa zuritzen badu.

Kasu horretan, enpresak, eskaerarekin batera erant zu kizunpeko deklarazio bat erant si beharko du. Bert an, ziurtatuko du inbert si oa Covid-19aren pandemiak sortutako egoe ragatik egin dela.

 

2-ONURADUNAK

50 langile baino gutxiago dituzten, autonomo gisa aritzen diren pertsonak barne, eta bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten ETEak

 

3-DIRULAGUNTZA

Egin den edo egingo den gastuaren %100 diruz lagunduko da, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabe, gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.

 

4-EPEA

Apirilaren 3tik urriaren 15 arte, edo, aurrekontua agortzen bada, lehenago.

 

5-ESKAERAK

Informazio gehiago eta eskaerak egiteko: https://egoitza.gipuzkoa.eus/


17. GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ZERGA-NEURRIAK Indarrean

Gipuzkoako lurralde historikoko foru-zergen sistemaren mendeko zergapekoei zuzenduta.

Kontsultatu esteka honetan geroratze- eta arintze-neurriak:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/03/25/e2001676.htm


18. IKTak BARNERATZEKO ERALDAKETA DIGITALERAKO LAGUNTZAK Indarrean

  • Gipuzkoako Bazkundeko lur-mugapean eta JEZ erroldan erregistratuta dauden ETE, Mikro-ETE eta Autonomoen erregimen berezian izena emanda duten pertsonei zuzendua dago.
  • Helburua, Gipuzkoako Bazkundearen lur-mugapean dauden enpresei TICCámaras 2020 programaren barruan laguntzak ematea da. Covid-19 ak sortu dituen ondorio ekonomikoei aurre egiteko beharrezkoa den eraldaketa digitala bultzatzeko helburua dute.

Diagnosiaren I fasea EGEF eta Gipuzkoako Bazkundeak elkarfinantziatuko dute. Hortaz, parte hartzen duten enpresentzako zerbitzua doakoa izango da.

Laguntzen II Faseak enpresa bakoitzeko dirulaguntza jasotzeko gehienezko kostu oinarria 7.000 €koa izango da. Enpresak bere osotasunean aurrefinantzatuko du eta EGEFek kofinantzatuko du %50ean. Hortaz, enpresa bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 3.500€koa izango da.


19. INNOBIDEAK-KUDEABIDE PROGRAMA Indarrean

INNOBIDEAK-KUDEABIDE programaren xedea, Kudeaketa Aurreratuko Euskal Ereduarekin lotuta dauden Kudeaketa hobetzeko proiektuetarako dirulaguntzak arautzea da, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 langile edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago dituzten eta Gipuzkoan Kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.

Beharrezkoa da, egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Kudeaketa Aurreratuaren Kontraste Txostenari erantzuten dioten finkatze proiektuak (2B), Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera enpresari aurre egiten lagunduko dioten metodologiak eta tresnak erabiltzea eta ezartzea helburu dutenak. Proiektuak bideratu beharko dira, genero-ikuspegia kontuan hartuta, ondorengo eremuetakoren bat gutxienez hobetzera:

-Estrategia

-Bezeroak

-Pertsonak

-Gizartea

-Berrikuntza

-Emaitzak

Proiektuaren kostu hautagarrien % 60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 7.200 euro izango dira enpresa bakoitzeko.

Eskaera orria eta dokumentazioa ondorengo web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.Gipuzkoa.eus/Kudeaketa.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 25ean, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

Informazio gehiago:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/06/09/c2002509.pdf


20. SMART MOBILITY INDUSTRY: PRODUKTUAREN BERRIKUNTZA Indarrean

Deskribapena:

Berrikuntza teknologikoko proiektuak, produktu edo ekoizpen prozesu berriak sortzeko edo nabarmen hobetzeko bideratuak, betiere MUBIL estrategian definitutako esparruetan

lerrokatuta badaude.

a. Mugikortasun elektrikoa

b. Energia-metaketa

c. Ibilgailu autonomoa

Onuradunak:

a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira. Elkarlan proiektuen kasuan, proiektuan parte

hartzen duen enpresa multzotik, Gipuzkoako enpresei dagokien parteak bakarrik jasoko du dirulaguntza.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden irabazi asmorik gabeko entitateak, betiere, lankidetzan aurkezten badira eta proiektuan duten parte hartzeak ez badu % 40 gainditzen.

Eskaera eta epea:

– Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 10etik uztailaren 20ra arte.

– Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.

– Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021ko irailaren 10a baino lehen.

– Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.

Informazio gehiago:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/06/09/c2002507.pdf


21. GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: PRODUKTUEN ETA ZERBITZUEN GARAPENA Indarrean

Xedea:

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, dirulaguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.

Onuradunak:

Entitate onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean aplikatzen bada. Era berean,

proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik kanpo azpikontratu daitekeela.

Diruz lagunduko diren jarduera eta gastuak:

Diruz lagundu daitezke, besteak beste, ondoko alorrekin lotutako 4.0 produktuen edo 4.0

zerbitzuen garapena:

– Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola

– Konektagarritasuna

– Big Data

– Konputazioa eta lainoa

– Errealitate handitua eta errealitate birtuala

– Robotika aurreratua

– Gauzen Interneta (IoT)

– Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua

– Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa

– Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

Eskaera eta epea:

2020ko martxoaren 14tik (14a barne). Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezakedeialdi bakoitzeko.

PROIEKTUAREN BUKAERA JUSTIFIKATZEKO EPEA: 2021eko UZTAILAREN 24a bainolehen

Informazio gehiago:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/03/13/e2001454.htm


22. TALENTUA ETA IKASKUNTZA PROGRAMA Indarrean

ENTITATE ONURADUNAK:

Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresa elkarteak.

DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK:

Diruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak, baita ikerketakoak, tresnen, metodologien

eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak.

Proiektuak, enpresaren eta lurraldearen ekosistema indartzera bideratuta egongo dira, erdigune gisa pertsona jarriko duten lan testuinguruen diseinuaren eta garapenaren bidez; gaitasunak eta ahalmenak sustatuz, eta pertsonen eta enpresen ikaskuntzaren bidez; eta lurralde mailan heziketa, ekonomia eta gizarte eragileen arteko interakzioa indartuz, ondorengo kasuetan sartzen badira:

– Ahalmen giltzarrien, zeharkako eta etorkizunekoen garapena sustatzeko mekanismoak sortzea pertsonentzat, enpresentzat eta lurraldearentzat, ikaskuntzaren

bidez testuinguru egokiak sortuz, balio bereizgarria sortzeko aukera emanez (balio aniztasunak, gaitasun-mapak, talentu kritikoaren mapa, ezarri behar den talentu mota

bakoitzeko estrategia…).

– Enpresetan ikaskuntzaren kultura bat eta ikasteko dinamikak garatzea (ikasteko ibilbideak ad hoc garatzea pertsona bakoitzaren arabera; auto-erabilera eta laguntza

irudia bezalako tresnen bidez; ikaskuntza lantokian bultzatzea; ikasten duten erakundeak; ikasketak egiteko komunitateak; heziketa duala duten karrera planak…),

nazioarteko esperientziak barne.

– Prozesuak garatzeko metodologiak eta pertsonen balioa emateko sistematikak esperimentatzea, enpresaren helburuekin eta estrategiekin eta pertsonen

antolakuntzekin koherenteak direnak (balio mapak…).

– Estrategiak eta erakundeen eta enpresen esperimentazioa sustatzea, lan inguruneetan enpleguaren denbora banaketa eraldatzeko formula aurreratuak

erabiliz.

– Kalitatezko enplegua eta lanpostuak, enplegu jasangarria, etorkizuneko enplegua/lana eta mugikortasun soziala aztertzea.

– Sustatzea eta gizarteratzea: ahalmen giltzarriak eta zeharkakoak; ikasten ikasteko ahalmenak, eta ekimenaren zentzua; ikasteko aukerak eta trebetasun zientifikoteknikoak

(ztiam) eta sozialak, erronka berriei eta etorkizuneko itxaropenei erantzuten dietenak.

– Mekanismoak sortzea (orientazio profesionala, prestakuntza eskaintza…), pertsonen gaitasunak erakundeen eta enpresen beharrekin uztartu ahal izateko.

– Emakumeen enplegagarritasuna, integrazioa eta ahalduntzea sustatzen duten ekintza positiboak

– Prozesu desberdinak ikertzea, ebaluatzea, balioztatzea eta gizartean hedatzea, gizarte eta lurralde balio partekatuak lortzeko; erdigune gisa pertsona duten erakunde

harremanen modu berriak garatzea; lantoki eraldatzaileak; ikaskuntza prozesu garatuak, etorkizuneko lana eta lotutako ahalmenak.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Barruko langileen kostuak direnean:

– Honelako proiektuak direnean: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak; hautagarritzat jotzeko gehieneko balioa orduko 69,29 euro izango da.

– Enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak direnean, barruko langile kostuek ezingo dute guztizko kostu hautagarriaren % 40 gainditu, eta

hautatzeko gehieneko muga orduko 35 euro izango da

Kanpoko langile kostuak direnean kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, honelako proiektuetan izan ezik: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio

sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak; horietan, kostu hautagarri gisa, justifikaziorik gabe, diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen %15 soilik

hartuko da kontuan.

Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik, eta bidaiak eta mantenua berez

proiektuaren parte diren honelako proiektuei dagozkienak: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak.

ZENBATEKOA

Dirulaguntzek ehuneko hauek izango dituzte: kostu hautagarrien % 100, honelako proiektuetan: ikerketakoak, tresnen, metodologien eta/edo ebaluazio sistemen

garapenekoak; eta balorizazio sozialekoak; eta kostu hautagarrien % 75, berriz, enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuetan.

BETETZEKO EPEAK:

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko irailaren 10ean, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.

• Proiektuen exekuzio data: 2021ko ekainaren 30a.

• Proiektuak justifikatzeko data: 2021ko uztailaren 30a.

Informazioa eta dokumentuak:

http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-etalaguntzak/talentua/talentua-ikaskuntza

Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa:

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa


23. ENPRESETAN PERTSONEN PARTAIDETZA SUSTATZEKO PROGRAMA Indarrean

ENTITATE ONURADUNAK:
Gipuzkoako enpresak.

XEDEA:
Gipuzkoan pertsonetan oinarritutako enpresa eredu partehartzaileagoak sustatzea, kalitatezko enpleguaren, balio sozial partekatuaren eta jasangarritasun hirukoitzaren
(ekonomikoa, soziala, ingurugirokoa) oinarrizko osagai gisa.

DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK:
Enpresetan, konpromisotik eta erantzunkidetasunetik, pertsonen partaidetza eremu hauetan ezartzeko prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak:
– Partaidetza kudeaketan.
– Partaidetza, erabaki estrategikoetan.
– Partaidetza, emaitzetan.
– Partaidetza, kapitalean.

Proiektu horiek proposatu eta garatu daitezke helburu hauek dituen jarduketa batetatik: sendotzea eta garatzea antolakuntza-eraldaketa, lehiakortasuna eta jasangarritasuna, jarraitutasuna eta belaunaldi aldaketa, transmisioa, gizarte ekonomia, eta baita enpresa-berregituratze eta berrabiatze bereraino ere.

KOSTU HAUTAGARRIAK:
Barruko langileen kostuak; hauek ezingo dute guztizko kostu hautagarriaren %40 gainditu, eta gehieneko muga orduko 35€ izango da. Kanpo pertsonalaren kasuan, gehienez 69,29€ orduko onartuko da.

ZENBATEKOA:
Kostu hautagarrien %75 artekoa izan daiteke.

EPEAK:
→Eskaera aurkezteko: 2020ko Irailak 8, 12.00h.
→Proiektuen hasiera: eskaera aurkeztu ondoren, eta 2020 urtearen baitan.
→Proiektuen exekuzioa: 2021eko ekainak 30.
→Proiektuen zuriketa: 2021eko uztailak 30.

ESKAERA:
Informazioa eta dokumentuak

Dirulaguntza eskatu eta kudeatzeko aplikazioa


24. BALIO DIFERENTZIALA ETA IRAUNKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA Indarrean

ENTITATE ONURADUNAK:
Gipuzkoako enpresak.

DIRULAGUNTZEN XEDE DIREN JARDUERAK
1. II Eranskina. Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzea. Ikuspegi eskuinezkertia ahalbidetzen duten gaitasuank eta jarduerak sustatzea, bai egundo jardueraren ustiapena eta funtzionamendua, bai esplorazioa; aukera berriak sortzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta etorkizuneko enpresa eredu berrien balio ekarpenaren bidez.
2. III Eranskina. Enpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz.
3. IV Eranskina. Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak. Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bidez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalbmena) lortzeko.
4. V Eranskina. Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak.
5. VI Eranskina. Ekonomia sortzailea baioesteko proiektuak.
6. VII Eranskina. Garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio social partekatua sortzeko proiektuak. Balioi sozial partekatua modu proaktiboan sortzearen aldeko testuinguru bat sustatzea, alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa Gipuzkoaoako enpresa jardueraren eraldaketan txertatuz.

KOSTU HAUTAGARRIAK
Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien %35a, eta gehieneko kostua 35€/orduko izango da. Ikerketak, analisiak eta azterketak, tresnak,
ebaluazio eta enpresa esperimentazioa, barruko langilearen kostua %69,29€ arte izan daiteke. Kanpo langileen kostuak hautagarriak izango dira, gehienez 69,29€/orduko.

ZENBATEKOA
Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira, salbu eta hainbat proiektuetanikerketak, analisiak, azterketak, tresnak, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa,
ebaluazioa eta sustapen eta dinamizaio ekintzak- %100 izango baitira.

BETE BEHARREKO EPEAK:
•Eskaera aurkezteko: 2020 Irailak 29, 12.00ak.
•Jardueren hasiera: eskaera egin ondoren, eta 2020an zehar.
•Proiektuen exekuzioa: 2021 Ekainak 28
•Proiektuen zuriketa: 2021 Uztailak 28

ESKAERA:

Informazioa eta txostenak

Dirulaguntzak kudeatzeko aplikazioa

 

25. ALDI BATERAKO ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAK (ABEEE) KORONABIRUSAK EZINBESTEAN ERAGINDA  Indarrean (UGGASAk ABEEE egoeran dauden langileek Lanbideko alta-eskabidearen erregistroan izena ematea edo egoera eguneratzea gomendatzen du). ZER DA?
  • Aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientea da.
  • Alerta-aldia amaitzen denean, langileak itzuli egin behar dira, eta lehendik zituzten baldintzak eta eskubideak errespetatuko dira.
  • Ez da kaleratzea; beraz, ez zaio langileari kalte-ordainik eman behar.
  • Hau egin daiteke:
  1. Kontratua aldi baterako eten %100ean
  2. Lanaldia aldi baterako murriztu: gutxienez %10 eta gehienez %70.
NORK ESKA DEZAKE? Koronabirusaren ondorioz jarduerak bertan behera utzi behar izan dituzten autonomo eta enpresek, kontratatutako pertsonen kopurua edozein dela ere. EZINBESTEKO KASUA DELA EGIAZTATU BEHAR DA:
  • Ezinbestekotzat jotzen da Koronabirusaren krisiaren ondorioz Gobernuak hartutako neurriak ondorengoak eragin baditu:
  1. Jardueraren galerak
  2. Jarduerak bertan behera uztea edo bertan behera uztea.
  3. c) Lokalak ixtea
BEREZIKI: -Murrizketak garraio publikoan -Jarduerarekin jarraitzea galarazten duen hornidurarik ez izatea -Plantillaren kutsadura -Osasun-agintaritzak ezarritako isolamendu-neurriak hartzea   NON TRAMITATU BEHAR DA? Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Sailean: Eusko Jaurlaritza   AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
  • Eskaera
  • Memoria
  • Langileen zerrenda
  • Langileentzako jakinarazpena, sinatuta
  • Titularraren baimena
  • Titularraren NANa
  • JEZ
  • Eskaera
  NOIZTIK IZANGO DU ERAGINA? Ezinbesteko kasua eragin duen gertakariaren egunetik aurrera.   ZER GERTATZEN DA ENPRESAREN KONTURAKO KOTIZAZIOAREKIN?
  • Pertsona autonomoak eta ETEak < 50 langile baino gutxiago dituztenean: langileen kotizazioaren %100-ean salbuetsita.
  • 50 langiletik gorako ETEak: langileen kotizazioaren %75-ean salbuetsita.
  • ABEEEa lanaldia murrizteagatik bada, langileak egiten duen lanaldiaren proportzio berean kotizatu behar da.
  • Ez da automatikoa; beraz, Gizarte Segurantzan jakinarazi behar da.
  • Salbuespen hori pertsona horien kontratuak 6 hilabetez mantentzeari lotuta dago, ezinbesteko egoera amaitu ondoren.
  ZEIN ESKUBIDE DITUZTE LANGILEEK? 1. ANTZINATASUNA: Eskubidea ez da galtzen eta denbora kontatzen jarraitzen da 2. SOLDATA: -Langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea dute. -ABEEEa lanaldia murriztekoa bada: egindako benetako lanaldiari dagokion soldataren proportzioa jasotzeko eskubidea dute. -Prestazioa jasoko dute, nahiz eta horretarako eskatzen den epea ez bete. -Prestazioa kobratzen den denbora, ez da deskontatutako aurretik langabezia prestaziorako sortutako epealdietatik -Prestazioa jasotzeko denbora ez da murriztuko, nahiz eta 15 eguneko epea igaro ondoren aurkeztu. -Eskaera enpresak egingo du. 3. OPORRAK: Ez da oporretarako eskubidea galtzen 4. APARTEKO PAGAK: Langileak aparteko pagetarako eskubidea sortuko du lanaldiaren murrizketak dirauen bitartean, baina proportzio berean murriztuko dira. 5. KALTEORDAINA: Ez dute kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik
26. JARDUERA ETETEAGATIK EZOHIKO PRESTAZIOA  Indarrean Ondoren zehaztutako egoeran dagoen edozein langile autonomorentzat (pertsona fisikoak, sozietateetako bazkideak, administratzaileak, kooperatibetako bazkideak, ondasun-erkidegoetako bazkideak, autonomo laguntzailea) jaso dezakeen aparteko prestazioa:
  • Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz negozioa itxi behar izan dutenak
  • Haren fakturazioa (martxoan) %75 jaitsi bada aurreko seihilekoko batez bestekoaren aldean.
Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten pertsonek: 1) Ez dituzte ordainduko dagozkien autonomo kuotak 2) Kotizatzen jarraituko dute 3) Jarduera uzteagatiko prestazio-aldia ez zaie murriztuko 4) Ez diete uko egingo gozatzen ari diren hobariei 5) Hilabeteko prestazioa kobratuko dute, eta alarma-egoera amaitu arte luzatzeko aukera izango dute. 6) Azken 180 egunetako batez besteko oinarri arautzailearen %70 kobratuko dute, eta 180 egun kotizatu ez badira, gutxieneko oinarriaren %70. Pertsona bakoitzari dagokion mutualitatean eskatu behar da.
27. 11/2020 ERREGE DEKRETUA, MARTXOAREN 31KOA: GIZARTE ETA EKONOMIA ARLOKO PREMIAZKO NEURRI OSAGARRIAK Indarrean GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOEN ORDAINKETEN LUZAMENDUA:
  • 6 hilabetez
    • Enpresak: 2020ko apirila – ekaina
    • Banakako enpresaburuak: 2020ko maiatza – uztaila
Baldin eta 2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren aginduz jarduera eten ez badute eta ERTE bat izapidetu ez badute
  • Interesik gabe
  • Eskaera: ordainketa egiteko araututako epearen lehen 10 egun naturalen barruan
  • Banakako enpresaburuak apirilean luzapen bat eskatzen badu: atzerapena aplikatuko zaio, %0,5eko interesarekin
GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOEN ORDAINKETAK GERORATZEA:
  • Gizarte Segurantzarekin dituzun zorrak 2020ko ekainaren 30erarte atzeratzeko aukera, apirila eta ekaina bitartean ordaindu behar diren kasuetarako
  • Beti ere, enpresak edo enpresaburuak ez badu beste atzerapenik eskatu aurretik
  • Interes: %0,5 (ohikoa baino 7 aldiz txikiagoa)
  • Eskaera: ordainketa egiteko araututako epearen lehen 10 egun naturalen barruan
  • Luzamendu bat eskatzen bada eta baldintzak betetzen ez badira: geroratze bat eska daiteke (ezberdintasuna, interesak dira)