Turismoa

Urola Garaiko Turismo Arloak eskualdea turismo erreferentzi gisa kokatzeko egiten du lan. Turismo jarduera indartzen duten planak, ekintzak eta ekimenak garatu eta babesten ditu.

Gainera, eskualdeko baliabide turistikoak koordinatzen eta sustatzen ditu; produktu turistikoak garatuz eta sustapen-materiala sortuz eskualdea ezagutzera ematea da xedea (online eta offline komunikazioa, bisitak, turismo azokak, etab.)

Lanketa, eskualde izaeratik egiten da, turismoan eskumena duten gainerako administrazio publikoekin (udalak, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza), nahiz sustapen erakundeekin, turismo elkarteekin edo sektore pribatuarekin era koordinatuan lan eginez.

Turismo arloa Urola Garaiko Turismo Bulegoan dago kokatuta, helbide honetan:

Beloki etorbidea z.g. 20700 Zumarraga

(Antioko Interpretazio Zentroaren alboan)

Tel. 943 72 20 42