SPRI Taldeak eta UGGASAk Eusko Jaurlaritzaren 2023 Laguntza Plana ezagutarazteko lan-gosaria antolatu dute Urola Garaian, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzendutakoa.
Jardunaldia maiatzaren 10ean izango da, 8:30etik 10:00etara, Sortzen Enpresagunean (Mugitegi Poligonoa, 18, Urretxu) eta arlo hauei dagozkien laguntzak azalduko dira:
- Teknologia eta Berrikuntza
- Enpresa-sustapena
- Eraldaketa digitala
- Trantsizio energetikoa
Aitor Urzelai (SPRI Taldeko zuzendari nagusia) izango dugu saioan, baita aipatutako 4 arloetako arduradunak ere, bertaratutako enpresek izan ditzaketen zalantzak eta galderak argitu ahal izateko. Saioaren amaieran, iritziak trukatzeko networking gunea egongo da.
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Gorde zure plaza esteka honetan: