LANGUNE: Jardunaldia Hizkuntz Teknologiak

Langune Jardunaldia: Hizkuntz Teknologiak, aukera berriak Euskadiko enpresen I+G estrategientzat espezializazio adimendunean. 2015eko maiatzaren 21ean. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Donostian
LT Solutions, lehenengo aldiz Espainian ospatzen den Hizkuntz Teknologiaren aplikabilitateari buruzko jardunaldirako izen ematea dagoeneko irekia dago. Hizkuntz Teknologiak: aukera berriak Euskadiko enpresen I+G estrategientzat espezializazio adimendunean jardunaldian izena emateko epea irekita dago. Jardunaldia Donostian (Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Miramonen) izango da 2015eko maiatzaren 21ean.
Jardunaldia, hizlari ospetxu batzuen hitzaldietan eta lau lan saio ezberdinetan datza. Jardunaldiaren helburua Hizkuntz Teknologiaren aplikabilitatea Ekoizpen Aurreratuan, Energian, Osasunean eta Turismoan aztertzea eta gai hauekin erlazionaturiko proiektu ideiak sustatzea da. Plaza kopurua mugatuta dago. Izen-emateko epea: 2015eko maiatzaren 14a.

Izen-ematea.

Nazioarteko eta bertako adituen arteko elkarrizketarako jardunaldia izango da eta helburu nagusiak hauek izango dira:
• Teknologia Linguistaren aplikazioak aztertu.
• Proiektu esperientziei buruz hitz egin.
• Ideia berritzaileak eta ikerketen emaitzak eztabaidatu.
• Pentsakera interdisziplinarra sustatu Hizkuntz Teknologia eta Euskadiko RIS3 sektore nagusien artean.
• Ikerketa sakonagoa behar dituzten gaiak identifikatu, hau da, proiektu ideietan bihurtu daitezkeen gaiak identifikatu.
Informazio gehiago:Langune Jardunaldia hizkuntz teknologikoa
Langune-k eta Vicomtech-IK4-k antolatutako jardunaldia.

Beispielsweise frisst der borkenkäfer als pflanzenfresser gänge https://www.schreib-essay.com/facharbeit/ in die rinde von fichten
« »