LanMentoring: Belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa enpresa txiki eta ertainetan

“Erretiro Handia” esaten dioten egoera soziologikoan gaude, joan den XX. Mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan jaiotako langile asko erretiroa hartzen ari baitira. Belaunaldi-erreleboa kudeatzean, enpresan erretiratzen diren eta ordezkoa behar duten pertsona gakoak identifikatzea komeni da. Egoera horri aurrea hartu eta aldaketa poliki poliki egitea komeni da plantilla transizio eta sarrerak jorratuz. Plangintza hori beharrezkoagoa izango da, baldin eta tartean kritikotasuna (lehiakortasunean eragina duten eskumenak dituzten lanpostuak) eta premia (plantillako batez besteko adin altua, berehalako erretiroak,..) badaude. Hori dela eta, ekimen  honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, enpresa txiki eta ertainei beren plantillen bizi-zikloari aurrea hartzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesua erraztu nahi diegu.

LanMentoring zerbitzuak, 50 orduko aholkularitza pertsonalizatua, kosturik gabe eskeintzen dizu:

  • Diagnostiko azkar bat, zure negozioko prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak zein diren zehazteko.
  • Aholkularitza pertsonalizatua zure beharrizanak ondo identifikatzeko.
  • Laguntza zuzena zure taldean aukeratzen dituzun kideentzat, beraiek dauzkaten eta galdu ezin dituzun ezagutza eta esperientzia enpresan gera daitezen.
  • Gehienez ere 6 hilabeteko epean amaituko da prozesua, zerbitzuan zehar planteatutako ekintzetako  gutxienez bat eraginkortasunez ezarrita. Zuk erabaki zein edo zeintzuk.
  • Zure taldeko pertsonak prestatu edo prozedurak sistematizatu ahal izango dituzu, aurrerantzean modu autonomoan garatu ahal izateko antzeko prozesuak.

Interesatua bazaude edo informazio gehiago behar baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan (Iosune Telleria)  itelleria@uggasa.eus helbide elektronikoan edo 688-786-295 telefono zenbakira deituz.

 

« »