“LURRAREN ZAINDARIAK” SARIAK BANATU DIRA UROLA GARAIAN

LURRAREN ZAINDARIAK:
Mattin Ugarteburu Bilbao (Ezkio-Itsaso)
Alicia Fernandez Lopez (Legazpi)
Ainhoa Agirre Hurtado (Urretxu)
Iurdana Etxeberria Solatxi (Zumarraga)

Beste urte batez, Agenda 2030 Urola Garaia egitasmoak bideratutako “Hondakinen Prebentziorako Europako Astea 2022” kaleko sentsibilizazio kanpainari amaiera emateko, otarren banaketa gaur egingo da. Lurraren zaintzaile izendatuak izan dira irabazleak.

Parte hartzaileek “Lurraren zaindariak” Photocall-ean telebista saio batetako jokoan murgildu dira eta modu dibertigarri batean beraien praktika onak partekatu dituzte. Adibidez, berrerabiltzen dutela, konposta egiten dute, bertakoa erosi, karroa edo poltsa berrerabilgarriarekin ateratzen dira erosketara, eskolara hamarretakoa eramaterakoan taper berrerabilgarrian eraman eta abar.

Banakako ekintza txikiek asko egin dezaketela ikusarazi nahi izan du kaleko ekintzak. Murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea denon eskura dauden ohitura jasangarriak dira.

Saria Bertatik Bertara ekimenaren parte diren baserritarren produktuez osatutako otarra izango da, izan ere, gure eskualdeko baserritarrek eta ekoizleek, eta baita ekimenaren parte diren merkatariek ere, bizimodu eta garapen jasangarriaren parte garrantzitsu dira.