Ari gara, pixkana-pixkana, gure eskualdean Ekintzailetza Sozial Kooperatiboa eta ekosistema kooperatiboak sustatzeko prozesuan aurrera egiten, UG Koop, UGGASA-k, Biziola Kooperatibarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia-rekin elkarlanean.
Herritarren interesa piztu dezaketen alor ezberdinetako proiektuak ezagutzeko hilean behin ASTEAZKEN KOOPERATIBOAK antolatu dira. Lehen saio moduan, urtarrilean, kulturan jarri genuen begirada. Bigarrenean berriz, otsailean, elikadura burujabetza izan genuen hizpide. Martxoan basogintzaren inguruan aritu ginen, ikuspegi kooperatibotik, beti ere.
Apirilean, berriz, merkataritzari buruzko saioa burutu dugu. ‘Merkataritza txikia begirada kooperatibotik’ izenburupean elkartu ginen, atzo, apirilak 26, Legazpiko Kultur Etxean.
Saioan 3 kooperatiben esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen:
- ITSASONDO KOOP janari denda (https://www.itsasondo.eus/node/99)
- BAKAIKUARROK HERRI KOOPERATIBA (https://www.youtube.com/watch?v=6_9_ciQEtQs)
- IGELDOKO KOOPERATIBA (https://iko.eus/)
Haien ahotan ezagutu dugu zein beharri erantzunez, zertarako eta nola jarri dituzten martxan euren proiektuak.