“ONGIZATE ENPRESAK” Programa

Gaur egun Talentua erakartzeak eta mantentzeak dakarren erronka kontuan izanik, funtsezkoa bihurtu da pertsonok gure erakundean nola sentitzen garen jakitea, alegia, bertan dugun Ongizate maila ezagutzea, eta behin ezagututa, indartzeko neurriak hartzea.

Pertsonen ongizatea lantzeak, ondorengo 5 arlo hauetan eragiten du: giro positiboa eta talde lana bultzatzen ditu, sormena eta produktibitate mailak ere gora egiten dute, stress mailak behera egiten du, absentismo datuan eragin positiboa dauka eta guzti horren ondorioz, talentua enpresan geratzen da.

Erronka honi erantzun nahi diogu eta bide honetan laguntza eskaini nahi diegu enpresei egoeraren diagnostikoa egiten. Enpresa bakoitzak gai honen inguruan dituen alderdi positiboenak eta hobetu beharrekoak zeintzuk diren ezagutuko ditu eta hobetu beharreko arloetan, aholkularitza eta erramintak eskainiko dizkiegu aurrera pausuak eman ditzaten.

Horrez gain, egoera berdinean edo antzekoan dauden Urola Garaiko beste enpresa batzuekin emaitzak alderatzeko aukera izango dute, baita Gipuzkoa mailako datuekin ere.

Azken baten, enpresako pertsonen kudeaketan estrategia finkatu eta erabakiak hartzerako orduan oso baliagarriak izango diren oinarrizko tresnak lortuko dira proiektu honetatik.

GFAko Sustapen Ekonomikoko Sailak finantzatutako programa da, eta, horretarako, aditu talde bat dugu, pertsonen kudeaketan urteetako eskarmentua duena.

Programa honetan parte hartzeko interesa izanez gero, edota informazio gehiago lortzeko, kmadina@uggasa.eus helbidera idatzi dezakete edo 943.725.929 telefonora deitu (Katia Madina).

« »