Urola Garaiko sektore nagusietan ekonomia zirkularra sustatzeko dinamika. Ekonomia zirkularra iraunkortasunarekin lotuta dagoen kontzeptu ekonomikoa da, eta bere helburua ekonomian dauden produktuen, materialen eta baliabideen (ura, energia, …) balioa ahalik eta denbora gehien mantentzea da, hondakin sorkuntza minimora murriztuz.
Xedea ekonomia berria, zirkularra -ez lineala- ezartzea da, produktu, zerbitzu, hondakin, material, ur eta energiaren «bizitza-zikloa ixteko» printzipioan oinarrituz.
HELBURUAK
- Sektoreko ezberdinetako balio kateen analisian oinarriturik, Ekonomia Zirkularraren oinarriak eta aukera nitxoak identifikatu.
- Enpresa zehatzetan azterketa egitea, beren prozesu produktiboak aztertuz eta sortzen diren azpiproduktuen balorizazioa azaleratuz.
- Eskualdeko enpresen artean ekonomia zirkularraren kontzeptua hedatzea eta sustatzea.
PARTE-HARTZAILEAK
Aholkularitza lanak: TECNUM, REALIZE.
» 10 enpresa: 5 enpresa eskualdekoak eta beste 5 Beterri-Buruntza eskualdekoak.
» UGGASA eta BETERRI-BURUNTZA
» 2018ko Iraila – 2019ko Maiatza
KONTAKTUA:
Iosune Telleria | itelleria@uggasa.eus
FINANTZAZIOA
» GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA – Sustapen Ekonomikoko Departamentua
Lerro Estrategikoa (LEUG 2018-2021)
LE 02.6. Ekonomia Zirkularrari lotutako potentzialtasun eta aukerak aztertu.