UGGASAk “UG FOKATUZ” prestakuntza-akzio proiektua abian jarri du, PERTSONETAN oinarritutako antolamendu ereduak ezagutzeko eta ezartzeko.
Euskalitek duen Know-Inn metodologian oinarrituta eta Ope Consultores-eko Gonzalo Serrats aholkulariaren eskutik, parte-hartzaileek bost tailer eta empresa bakoitzean in situ saioak dituen programan murgiltzeko aukera izango dute.
Egitaraua:
- Estrategia eta Pertsonak.
- Pertsonetan oinarritutako antolamendu ereduak.
- Ingurune lurrunkorraren eta gaur egungo ziurgabetasunaren erronka nagusiak.
- Pertsonen gogobetetasuna eta haien neurketa.
- Eskumen kudeaketa.
- Lana ebaluatzeko sistemak eta helburuen araberako kudeaketa.
- Hautapena, garapena eta ordainsaria.
- Komunikazioa.
- Lotura eta errekonozimendua.
Proiektuaren balio erantsi gisa eta eskuratutako ezagutzen aplikazio praktiko eta pertsonalizatua bermatze aldera, enpresa parte-hartzaile bakoitzak bere behar eta lehentasunen arabera aukeratu eta definituko du prestakuntza-ekintza garatzean inplementatu beharreko proiektua,
Datak: Apirilak 18, maiatzak 9, maiatzak 16, maiatzak 30 eta ekainak 13
Enpresetan in situ saioak, berriz, bigarren eta laugarren talde-saioen ondoren egingo dira.
Lekua eta Ordutegia: Taldekako saioak- Urretxuko Sortzen Inkubategian (9:00-14:00)
Informazio gehiago eta izen-emateak:
Iosune Telleria
688 78 62 95 / 943 72 54 06