UGGASA

Gardentasun Ataria

1. SARRERA

Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak, gardentasunari eta informazio publikoa lortu eta behar bezala gobernatzeari buruzkoak, 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lehenengo Tituluko xedapenak honako merkataritza-sozietateei aplikatuko zaizkie: sozietatearen kapitalean herri-administrazioen edo beste herri-erakunde batzuen partaidetza, zuzena edo zeharkakoa, 100eko 50etik gorakoa duten horiei. UROLA GARAIKO GARAPENERAKO AGENTZIA, S.A.U. (aurrerantzean, UGGASA) UROLA GARAIA MANKOMUNITATEAK osatzen duen erakundea da eta bere titulartasuna sozietatearen kapitalaren %100 da. Ondorioz, UGGASAri Legea aplikagarria zaio.

2. ERAKUNDEA, ANTOLAKETA ETA PLANGINTZA INFORMAZIOA

2.1. UGGASAren funtzioak

Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, S.A.U. Urola Garaia Mankomunitateak (Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek), 1.994. urtean sortutako Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da. Kapital publikoa duen erakundea, irabazi asmorik gabekoa eta interes orokorreko jarduerak bultzatzen dituena. Honakoak dira agentziaren funtzio nagusiak:

  • UROLA GARAIKO LEHIAKORTASUN PLANAREN (LEUG 2018-2021) DINAMIZAZIOA ETA FAZILITAZIOA
  • SEKTORE ESTRATEGIKOEI BULTZADA
  • ENPRESA GARAPENA
  • EKINTZAILETZAREN SUSTAPENA
  • ENPLEGUAREN SUSTAPENA, BITARTEKOTZA ETA ORIENTAZIOA
  • GARAPEN JASANGARRIA
  • TURISMOAREN DINAMIZAZIOA

2.2. Araudi aplikagarria

UGGASA erakunde bakarreko sozietate anonimoa da eta, nagusiki, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko legeak xedatutakoaren arabera arautzen da.

Kontratazioaren arloan, Urola Garaiako Garapenerako Agentzia S.A.U-ri aplikagarria zaio, 3.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutako Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legea.

Kontratuak esleitzearen eremuan, UGGASAk herri-administrazioaren izaera ez duen esleipen ahalmena duenez, Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legearen barruan III. Liburuko I. Tituluari dagokion II. Kapitulua aplikatuko zaio.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legeak 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, UGGASAk sinatzen dituen kontratuak, herri-administrazioarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira eta ondorioei eta iraungitzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.

2.3. Antolaketa-egitura

UGGASAk honako gobernu organoak ditu:

A.  BATZAR OROKORRA:

Urola Garaiko Mankomunitateko Lehendakariak eta ordezkari politikoek osatzen dute.

B.  ADMINISTRAZIO KONTSEILUA:

Lau urtean behin, Batzar Orokorrak izendatutako 4 udaletako ordezkari politikoez osatua dago.

2024-2027 Legealdia

JON KOLDOBIKA LUQUI ALBISUA LEHENDAKARIA
AINHOA OSINALDE ZALDUA LEHEN LEHENDAKARIORDEA
MIKEL SERRANO APERRIBAY BIGARREN LEHENDAKARIORDEA
ALBERTO BEZUNARTEA FERNANDEZ BOKALA
EDURNE GONZALEZ ELORZA BOKALA
ERIC GALVEZ ALVAREZ BOKALA
JON ALTOLAGIRRE ASKASIBAR BOKALA
JOSEBA TELLERIA ZUBELDIA BOKALA
JULEN AZPEITIA ERAUSQUIN BOKALA
IGOR ZUBILLAGA AGUADO BOKALA
ROSA MAIZA GARRIDO BOKALA
ITZIAR SALABERRIA SAN VICENTE IDAZKARIA

 


C.  ZUZENDARITZA:

Aipatutako organo kolegiatuez gain, sozietateak zuzendari-gerentea du eta kargua Itziar Salaberria San Vicentek betetzen du 2004. urtea geroztik. Zuzendaritza funtzioetan hasi aurretik, Ekintzaileta eta Enpresa teknikari izan zen UGGASAn bertan (2002-2004). EHUn Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta Staffordshire Universityn Nazioarteko Industria Marketinean masterra du. UGGASAra heldu baino lehen, 4 urtez Enpresa Kudeaketa eta Estrategia Aholkularitza lanetan aritu zen.

 

Zuzendaritzapean honako arduradun eta teknikariak aurkitzen dira:

3. URTEKO KONTUAK ETA IKUSKARITZA TXOSTENAK