Azaroaren 8ko 9/2017 LEGEA, Sektore Publikoaren Kontratuez:
2018ko martxoaren 9an azaroaren 8ko 9/2017 Legea sartu zen indarrean, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa. 63. artikuluak arautzen duenez, kontratazio-organoek Interneten bidez soil-soilik zabalduko dute beren kontratatzailearen profila. Kontratuei lotutako jardueraren inguruko informazioa eta dokumentuak biltzen dituen gune honek gardentasuna eta sarbide publikoa ziurtatuko dute.
Kontratatzailearen profilaren barruan, kontratazio-organoaren kontratu alorreko jarduerari buruzko edozein datu edo informazio sartu ahal izango da, hala nola, informazioa emateko iragarkiak, lizitazio irekiak eta haiei buruzko informazioa, programatutako kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak, eta bestelako orotariko informazio baliagarria, hala nola, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen kontaktu eta komunikazio bideak.
2019tik aurrera, UGGASAko kontratatzailearen profila Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforman dago jasota.
UGGASAK izapidetu dituen kontratuei buruzko informazioa, ondoko esteka honen bidez eskuratu ahal izango da: Kontratazio Publikoa Euskadin - Contratación Pública en Euskadi.
Honakoak dira UGGASAK publikatu dituen eta indarrean dauden enpleguak: