Unai
Andueza

Gipuzkoako Foru Aldundia

Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia

MUBIL

MUBIL apustu partekatu bat da, gipuzkoa eta euskadi mugikortasun elektrikoan eta energia biltegiratzean nazioarteko erreferente izan daitezen.


Mugikortasun elektrikoan aditua ez den pertsonari nola azalduko zenioke Mubil Fundazioa zer den eta zertarako sortu zen?

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde-mailako proiektu estrategiko batzuk identifikatuta ditu, lurraldeak dituen ezaugarri eta RIS3 (Regional Innovation Smart Specialization Strategy) ikuspegiari lotuta. Proiektuok nagusiki lurraldea ekonomikoki eraldatzea dute helburu, I+G (Ikerketa eta Garapena) eta berrikuntza lehentasunen multzoan kokatuz.

Horiek egikaritzeko, fundazio-bana sortu du Aldundiak. Une honetan hiru proiektu estrategikoen garapena ahalbidetzeko 3 fundazio daude martxan eta horietako bat da Mubil Fundazioa. 2015-2019 legealdian, hausnarketa prozesu baten ondoren proiektua planteatu zenean, elektromugikortasunak aldaketa handi bat ekarriko duela ondorioztatu zen, bai lurralde zein erkidego mailan. Adibidez, egungo kotxeentzako piezak sortzen dituen enpresa baten produktu batzukez dira baliagarriak izango auto elektrikoentzat. Egoera horri aurre hartzeko sortu da, besteak beste, Mubil Fundazioa, mugikortasun berrian, elektromugikortasunean eta energia biltegiratzean erreferente izateko.

Zer da Elektromugikortasunaren Zentroa eta zein helburu du?

Aipatutako ideak garatzeko eraikina izango da Mubil Zentroa. Bertan lau lan ildo jorratuko dira: Testatze-lanak laborategien bidez, ekintzailetasuna sektorean sustatzea (start upd …), alorrarekin lotutako prestakuntza (Unibertsitate eta hezkuntza eragileekin) eta diving-labd Gipuzkoa bera sektoreko garapenen erakustoki bihurtzea.

Mubil Zentroak bi laborategi izango ditu, bata energia-biltegiratze alorra garatuko duena eta bigarrena dower traindan zentratua (ibilgailu elektrikoen trakzio-elementuak testatuko dituzte bertan). Bulegoak ere izango ditu, aurretik aipatutako prestakuntza eta ekintzailetasuna garatzeko.

Une honetan Usabalen (Tolosan) inauguratuko da behin behineko egoitza, lanean hasteko. Bertan energia biltegiratze bateria eta elementuen testatze lanetan jardungo den laborategia kokatuko da. 2023an Mubil Zentroa Zubietara lekualdatuko da eta bertan konektatuko dira bi laborategiak.

Elektromugikortasun Estrategia bultzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Udala eta Energiaren Euskal Erakundearekin, eta baita sektoreko enpresa zein eragileen parte-hartzearekin. Zein helburu ditu estrategiak?

Mubilen estrategiaren funtsa industria-sektorea elektromugikortasunaren alorrean oso ondo kokatzea da, Gipuzkoa eta Euskadi Europa hegoaldeko erreferente bilakatzeko. Badira mugikortasun arloan lan egiten duten enpresa handi batzuk Gipuzkoan, eta horiekin lan eginez, enpresa txikiagoak estrategia honekin bat egitea lortu asmo dugu.

Estrategia horren baitan, zein proiektu burutu dituzue Mubil Fundaziotik azken urteetan? Zer proiektu duzue une honetan esku artean?

Prestakuntzaren arloan Tknika eta lanbide heziketa zentroekin zenbait ikastaro antolatu dira. Kontuan izan behar da ibilgailu berriek, hauen fabrikazioaz gain, mantentze-lanak, karga puntuen ezartzea, etab. suposatuko duela. Lanpostu hauen prestakuntza eta sustapenerako ikastaroak jarri dira martxan Mubiletik.

Horrekin batera, do-Mobilitydazoka antolatu zen 2018an eta 2020 Fikoban (Irun); azoka honek Estatuko eta Europa hegoaldeko mugikortasun berriaren inguruko azoka-erreferente bilakatzea du helburu. Azkeneko azoka ezin izan zen behar bezala garatu, kontsolidazio urtea izatea espero zen arren, tamalez COVID19aren hasierarekin kointziditu zuelako. 2022an ospatuko da hirugarren azoka eta erreferentzialtasuna irabaziko duen urtea izatea du helburu.

Ekintzailetza-arloan ikerketa bat egin dugu, Gipuzkoa mailakoa batez ere, teknologia zentroek mugikortasunaren ikuspegi berrira begira zer proiektu dituzten jakiteko. Honela, balorizazio lan bat egin da, zer produktu sortu dituzten eta hauek nola merkaturatu ezagutzeko.

Urola Garaian burutu duzue edo burutuko duzue proiekturik?

2020an abiatu dugun prestakuntza-lerroa abiarazi genuen, eta momentuz, Elgoibarren, Errenterian eta Usurbilen eskaini da. Baina Mubil Zentroko laborategiak abian jartzeko lanketa eta hausnarketetan, lurraldeko enpresa ezberdinekin dihardu Mubilek, eta horien artean dago, besteak beste, Legazpin produkzio-kokagune bat duen enpresa.

Nolako onurak ekarriko dizkio elektromugikortasunak Gipuzkoako enpresei?

Elektromugikortasunak mehatxu eta aukera ezberdinak sortzen ditu. Ikerketa bat egin dugu automozioaren alorrean zenbat enpresa dauden ezagutzeko eta, horietatik, mugikortasun korronte berri honen eraginez, zenbat dauden desagertzeko edo arazoak izateko mehatxupean eta ondorioz zenbat lanpostu jartzen diren kolokan. Izan ere, elektromugikortasuna goraka doa eta egokitu ezean, eragin ekonomikoa handia izan daiteke. Pentsa, Europa mailan, 2019ko hirugarren hiruhilekoan saldutako ibilgailu guztien %9´1 ibilgailu elektrikoak eta hibridoek izan zirela (elektrikoak %3). 2020an, epe berean, kopuru hori %22´3 izatera igaro zen (elektrikoak %9´9).

Enpresek aukera berri gisa ikusi behar dute eta behar berrietara egokitu. MUBIL sektoreko enpresa handienekin lanean ari da, modu honetan hauek inguruko enpresa txiki eta ertainak trakzionatuko dituztelakoan eta bat egingo dutelakoan.

2050 urtera begira, zer nolako mugikortasun-eredua aurreikusten duzu? Nolakoak izango dira, zure ustez, etorkizuneko joan-etorriak?

COVID19ak hainbat kontu jarri ditu mahai gainean. Esate baterako, ingurumenarekiko sentsibilizazioan azelerazio izugarria eman da denbora gutxian. Bilera telematikoak egiteko aukerak ere abantaila handiak ditu, adibidez, denbora eta joan-etorriak aurreztea, baina batzuetan aurrez aurrekoekin lortzen zenituen onurak galdu dira.

Aipatu behar dut, MUBIl Zentroak hirugarren laborategi bat izango duela, aurreko biak baino txikixeagoa, hidrogeno bidezko mugikortasunari lotutakoa. Etorkizun horretarako ibilgailu gehienak elektrikoak izango direla dirudi eta, elektrikoen artean batzuk hidrogenozko pilaz hornituak egongo dira autonomia gehitzeko (bateria eta hidrogenozko pilak izango ditugu elkarbizitzen, baino azken hauek batik bat ibilgailu pisutsuenetan ikusi ahal izango ditugu, kamioietan adibidez. Ibilbide luzeetarako, hidrogenozko ibilgailuak erabiliko ditugu eta, aldiz, hiri-barruko edo hurbileko joan-etorrietarako, elektrikoak).

Beste berrikuntza nagusi bat auto pribatutik auto-partekatura edo sozialera emango den saltoa da.

 

« »