Lanbidek finantzatuta Urola Garaia Udal Elkarteak diruz lagunduko ditu kontratazioak egingo dituzten eskualdeko enpresak / Con la financiación de Lanbide, la Mancomunidad de Urola Garaia subvencionará a las empresas de la comarca que realicen contrataciones

Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzetarako dirulaguntza deialdiaren barruan, Urola Garaiko enpresek Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte abenduaren 22ra bitartean. Lanbideren finantziazioari esker eman ahal izango ditu Urola Garaia Udal Elkarteak dirulaguntza hauek.

Enpresek egingo dituzten eta diruz lagundu daitezkeen kontratuek 2020ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a artean eduki behar dute hasiera data, eta 6 hilabeteko iraupena izan beharko dute gutxienez.

Lanaldi osoko nahiz erdiko kontratuak izan daitezke.

Laguntzaren zenbatekoa 6.000€koa izango da lanaldi osoko kontratuen kasuan eta 3.000€koa lanaldi erdiko lan-kontratuetan. Enpresak jasoko duen laguntzaren azken zenbatekoa ezin izango da pertsona kontratatuen soldata eta gizarte segurantza kostuen %75 baino gehiagokoa izan. Guztira, lanaldi osoko 5 diru-laguntza eta lanaldi erdiko 2 emango dira.

Kontratatutako pertsona Ezkion, Legazpin, Urretxun edo Zumarragan erroldatuta egotea ezinbestekoa izango da, baita kontratazioaren momentuan langabezian eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea ere. Gainera ezin izango du ahaidetasunezko harremanik izan, bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko harremanaz enpresariaren, enpresaren kontrola dutenen, zuzendaritza-karguak dituztenen edo Administrazio Kontseikuko kide direnekin.

Interesa duten enpresek UGGASAn jaso ahal izango dituzte bete beharreko dokumentuak. Horretarako itelleria@uggasa.eus helbidera idatzi edo 943 72 54 06 telefonora deitu dezakete.

Dentro del marco de la convocatoria de ayudas para acciones locales de promoción de empleo, las empresas de Urola Garaia podrán solicitar subvenciones para la contratación de personas desempleadas inscritas como demandantes de empleo en Lanbide hasta el 22 de diciembre. La financiación de estas ayudas proviene de la subvención concedida por Lanbide a la Mancomunidad Urola Garaia.

Los contratos subvencionables que realicen las empresas deberán tener fecha de inicio entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2020 y tener una duración mínima de 6 meses.
Pueden ser contratos a jornada completa o a media jornada.

La cuantía de la ayuda será de 6.000€ para contratos a tiempo completo y de 3.000€ para contratos a media jornada. La cuantía final de la ayuda a percibir por la empresa no podrá exceder del 75% de los costes salariales y de seguridad social de las personas contratadas. En total se concederán 5 subvenciones a jornada completa y 2 a media jornada.

Será requisito indispensable que la persona contratada esté empadronada en Ezkio, Legazpi, Urretxu o Zumarraga, así como que esté en desempleo y esté inscrita en el momento de la contratación como demandante de empleo en Lanbide.

Además, no podrá tener relación de parentesco con el cónyuge, descendientes y demás parientes que tengan relación de parentesco por consanguinidad o afinidad hasta el segundo grado inclusive, con la persona empresaria o con quienes tengan el control empresarial, ostenten cargos de dirección o, en su caso, sean miembros del Consejo de Administración.

Las empresas interesadas podrán recoger en UGGASA los documentos a cumplimentar.

Para ello pueden escribir a itelleria@uggasa.eus o llamar al teléfono 943 72 54 06.

 

 

« »