Urola Garaia

Gobernantza

Eskualde garapena ez da berez gertatzen, hala ere, modu aktiboan lan egin daiteke prozesu hori modu eraikitzailean sor dadin. Prozesu guzti horretan lankidetzazko gobernantza eredu sendo bat edukitzeak funtsezko garrantzia dauka, baldintzak sortzen bait ditu hausnarketarako, erabakiak hartzeko eta ekintzetara pasa ahal izateko modu iraunkor batean.

Lankidetzazko Gobernantza ereduaren helburua Lehiakortasun Estrategiaren bultzada, hedapena eta ezarpena bermatzea da, adierazitako ardatz eta ildo estrategikoei erantzungo dieten ekintza-planak identifikatuz, eraikiz eta garatuz.

1.- Mahai Sozioekonomikoa:
» Urola Garaiko Lehiakortasun Estrategiaren jarraipena.
» Proiektu ezberdinen balorazio eta lehenestea.
» Mankomunitateko eta UGGASAko gobernu organoekin interlokuzioa.

2.- Gizarteratze eta Laneratze Sarea:
» Urola Garaian gizarteratzearen eta laneratzearen errealitatea, beharrak eta erronkak ezagutu eta ikuspegi partekatua eraikitzea.
» Eskualdeko baliabideak koordinatzeko mekanismoak ezartzea.
» Gizarteratze aktiboaren eta enplegagarritasunaren arloko lurralde-politikak modu ordenatuan eta eraginkorrean ezartzea.

3.- Urola Garaiako Foro Industriala:
» Eskualdeko Sektore industrialaren lehikortasunari eta garapenari bultzada.
» Elkarlaneko proiektu ezberdinen sustapena: talentua, prestakuntza, digitalizazioa (industria 4.0), nazioartekotzea, langilegoaren parte-hartzea, eta erantzunkidetasun soziala.
» Barne-ekintzailetzaren sustapena.

4.- Jasangarritasun Mahaia
» Urola Garaiko Energia Plana koordinatu eta inplementaziorako ekintzak gauzatu.
» Tokiko Agenda 21aren markoan, udal-jarduera bateratuen koordinazioa eta jarraipena.
» Eskola Agenda 21ren koordinazio eta jarraipena.

5.- Bertatik Bertara Mahaia
» Lehen sektorearentzako egitura sendo, ireki eta antolatu bat sustatzea.
» Tokiko produktua, ekonomia eta autonomia indartzea.
» Bertatik Bertara planaren helburu estrategikoaren eta urteko ekintzen diseinua eta jarraipena.

6.- Mahai Turistikoa
» Lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
» Eskualdeko turismo-garapen integralari lotutako proiektu eta ekimen zehatzen jarraipena eta ebaluazioa planifikatzea eta gauzatzea.