2018an Urola Garaia Mankomunitateak Lehiakortasunerako Estrategia onartu zuen. Eskualde lehiakorra irudikatzerakoan dimentsio ekonomikoa, soziala eta ingurumen-dimentsioa izan dira oinarri: ekonomia sendoa, ingurumenarekiko erantzunkizunez jokatzen duena eta aukera berdintasunean oinarritzen dena.
Urola Garaiko Lehiakortasun Estrategiaren elementu azpimarragarrienak honakoak dira:
» Pertsonen gaitasunak eta konpetentziak estrategia guztien erdigunean jartzen dira eskualdearen eraldaketarako oinarrizko elementu bezala. Modu orokorrean bizitza osoan zeharreko ikasketa sustatzen da, eta bereziki, zeharkako konpetentzien lanketa.
» Enplegua eta Ekintzailetza sustatzeko aukera sektore bezela proposatzen dira Ekonomia Zirkularra, Lehen Sektorea, Energia, Logistika, Zerbitzu asistentzialak eta Ortoprotesika eta Robotika.
» Industriaren eraldaketarako estrategiak: inbertsio teknologikoa eta digitalizazioa (industria 4.0), enpresen arteko kooperazioa eta nazioartekotzea, langilegoaren parte-hartzea enpresan, erantzunkidetasun soziala eta lurzoru industrialaren kudeaketa.
» Baztertze arriskuan dauden kolektiboen laneratze eta gizarteratzeari arreta berezia. Lan-merkatutik baztertze arriskuan dauden kolektiboen hazkunde edo kronifikazioa ekiditzen lagunduko duten programa eta estrategiak.
» Estrategia guztien inplementaziorako, egiteko modu berriak artikulatuko dira. Eskualdeko agente sozio-ekonomiko guztiekin Gobernantza kolaboratiboa eta parte-hartzailea bultzatuko da.
Beste esteka interesgarri batzuk: