UGGASAk bideratutako Urola Garaiko HAZILAN programaren IV. edizioko parte hartzaileek eskualdeko enpresetan egiten ari diren praktikak bukatuko dituzte uztailean. Gogobetetze maila altua azpimarratu dute partaideek.
HAZILAN proiektua goi mailako ikasketak dituzten 44 urte azpiko langabetuei zuzendutako ekintza plana da, laneratzeko aukerak eta bideak hobetzea bilatzen duena.
Rocio Curiel UGGASAko lan orientatzailearen esanetan , “HAZILAN, parte hartzaileentzat gaitasunak indartuz eta landuz, esperientzian oinarritutako ikasketa prozesu bat da”. Baina hori baina askoz gehiago ere badela dio “Izan ere, Urola Garaia garatzeko gure konpromisoan, enpresa, aditu eta herritarren arteko elkarlana bultzatzen baitugu”.
Urola Garaiko HAZILAN programaren IV. edizioko partaideetako batzuk euren esperientzia partekatzeko prest agertu dira eta sareetan zabalduko ditugu euren testigantzak. Horietako bi dira Maria eta Aste, Urola Garaiko merkataritzako bulegoko teknikaria eta bertan praktikak egin dituen gaztea, hurrenez hurren.
Aste: “Lan bilaketan, bide-erakusle gisa balio izan dit HAZILAN programak. Ipurterre samarra naiz baina programa hasi nuenean zalantzaldi batean nengoen lan bilaketaren antolaketari dagokionez. HAZILANek aktibatzeko balio izan dit. Lehenengo fasetik hasi eta baita praktikak burutu ditudanean ere, nire gaitasunak identifikatzeko tresnak eskuratu ditut, eta nire helburua lortzeko segurtasuna lortu dut. Pozik nago, izan ere, orain ikasitakoak lan elkarrizketa bat gainditzen eta nere profil profesionalera egokitutako lan bat erdiesten lagundu dit. Nire egoera berean dagoenari gomendatuko nioke programa hau”.
Maria: “Programa baliagarria iruditzen zait. Nik laguntza behar nuen bulego teknikoak eskatzen dituen eginkizunak burutzeko. Lan bolumena geroz eta handiagoa da. Programari dagokionez, nik nire aletxoa jarri dudala iruditzen zait, dakidana erakusten saiatu naiz eta. Bion inplikazioa handia izan da. Gure kasuan Asteren jardunak postu honen beharra badagoela frogatzeko balio izan du, eta baita postu hori betetzeko pertsona gaituak badaudela erakusteko ere”.