XII. argazki lehiaketa fokatu 2017

Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalek argazki-lehiaketa hau antolatzen dute gure udalerrietako Tokiko Agenda 21ek oinarri hartu duten gure ingurunearekiko kontzientziazioa bultzatu nahian eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahian. Hauxe da lehiaketaren helburua: gure inguruan dauden arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei eta horiek konpontzeko bideei buruz hausnartzera lagunduko dizkiguten irudiak hartzea.

PARTE HARTZAILEAK: parte hartu nahi duten argazkizale guztiak

GAIA:”Urola Garaia Klima Aldaketaren aurrean”. Aurkeztutako argazkiek Klima aldaketarekin loturiko edozein alderdi jaso beharko dute:

    • Hau da, klima aldaketaren aurka eragiten duten eguneroko ekintzak, izan daitezke garraio publikoa erabiltzen duten pertsonak, bizikleta erabiltzaileak, bertako azoketan erosten dutenak, etab.
    • Baina baita ere jaso daitezke klima aldaketaren eraginez sortutako ondorioak, euri- jasa bortitz eta uholdeetan ateratako argazkiak, ibaiak gainezka egindakoan ateratakoak, bero handia egin duen egunetakoak, etab.

 

EREMU GEOGRAFIKOA: oso garrantzitsua da argazkia Urola Garaia eskualdean ateratakoa dela antzematea.

AURKEZPENA:

                Formatu digitalean

  • Argazkia formatu digitalean aurkeztuko da.
  • JPG formatuan bidaliko dira honako posta elektronikora: fokaturolagaraia@uggasa.com
  • Gehienez argazkilari bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Mezu elektronikoa jaso izanaren zalantzarik egon ez dadin irakurri izanaren baieztapena bidaliko da. Edozeinzalantzaedoargibide emateko deitu 943 72 58 29 telefonora.
  • Posta elektroniko horretan egilearen datuak adieraziko dira: izena, abizenak, adina eta telefonoa. Horretaz gain argazkien tituluak adieraziko dira.
  • Artxibo bakoitza argazkiaren tituluarekin izendatuko da.
  • Artxibategia BEREIZMEN TXIKIAN bidalibeharko da, formato horizontaleanberealderikhandieneangehienez 1024pixel izanik eta bertikalean 768 pixel.
  • Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren eta inprimatzeko asmoarekin, antolakuntzak irabazleei argazkia ERRESOLUZIOA ALTUAN (300ppp) aurkeztea eskatuko du.

SARIAK:

  • Heldu mailan (16 urtetik gora):
  • 300 €ko sari berezia, trofeoa eta diploma; 200 €ko saria eta diploma eta 100 €ko saria eta diploma.
  • Gazte mailan (15 urtera arte): 100 €ko saria eta diploma.

AURKEZTEKO EPEA: 2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 24ra arte, biak barne. Ekainaren 2tik aurrera aurkeztutako argazki guztiak UGGASA eta Udaletxeetako Web orrian ikusi ahal izango dira.

EPAIMAHAIA: lau Udalen ordezkari izango den kidea eta Ikatza eta Argazkia argazkilarien elkarteetako kide bana.

EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK:

  • Argazkien kalitate artistikoa eta teknikoa.
  • Orijinaltasuna, aurkeztuko diren lanek proposatuko duten mezua eta gaiaren inguruan hausnarketa eragiteko duten gaitasuna.

 

EPAIA: Ekainaren 1an emango da argitaraUGGASA eta Udaletxeetako Web orrian.

SARIAK BANATZEA: ekainaren 5ean “Nazioarteko ingurumen eguna”, arratsaldeko 18:00etan LegazpikoUdaletxean.

OHARRAK:

  • Egile batek ezingo ditu sari bat baino gehiago eskuratu.
  • Argazkiak UGGASAren esku geratuko dira. Berak gordeko ditu argazkiak erreproduzitzeko eta erabiltzeko eskubideak eta, hala egitean, egilearen izena aipatuko du.
  • Ezingo dira lehiaketara aurreko urteetan saria jaso duten argazkiak aurkeztu.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak eta Epaimahaiaren erabakiak onartzea dakar berekin.
  • Baldintza horiek beteko ez dituen lana automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da.
  • Aurreikusi ez den edozer gauzaren gainean erabaki behar izanez gero, antolatzaileek dute hitza.
Keramik https://best-ghostwriter.com und steingut lösen sich nicht in der schmelze
« »