Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalek argazki-lehiaketa hau antolatzen dute gure udalerrietako Tokiko Agenda 21ek oinarri hartu duten gure ingurunearekiko kontzientziazioa bultzatu nahian eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahian. Hauxe da lehiaketaren helburua: gure inguruan dauden arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei eta horiek konpontzeko bideei buruz hausnartzera lagunduko dizkiguten irudiak hartzea.
PARTE HARTZAILEAK:
Parte hartu nahi duten argazkizale guztiak.
GAIA: “LURZORUA”
UROLA GARAIAN. Aurkeztutako argazkiek gaiarekin zer ikusi garbia edukitzea ezinbestekoa da eta lurzoruarekin loturiko edozein alderdi jaso beharko dute:
• Hau da, lurzorua bizitzaren iturri, hura osatzen duten bizidunak, ematen duen fruitua, lurzoruaren erabilerak herrian, ur zikloan eta landaretzan duen garrantzia, etab.
• Lurzorua lehengai ez-berriztagarrien (marmola, kareharria, igeltsua, arbelak, hareak…) eta lehengai berriztagarrien (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) iturria da.
• Baina baita ere jaso daitezke lurzoruaren hondamena eragiten dutenak, hiri eta herrien hedapena, deforestazioa, lurren erabilera desegokiak, kutsadura, etab.
EREMU GEOGRAFIKOA:
Argazkia ikustearekin bakarrik Urola Garaia eskualdean ateratakoa dela antzeman behar da.
AURKEZPENA:
Formatu digitalean
Argazkia formatu digitalean aurkeztuko da.
• JPG formatuan bidaliko dira honako posta elektronikora: fokaturolagaraia@uggasa.eus
• Gehienez argazkilari bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
• Mezu elektronikoa jaso izanaren zalantzarik egon ez dadin irakurri izanaren baieztapena bidaliko da. Edozein zalantza edo argibide emateko deitu 943 72 54 06 telefonora.
• Posta elektroniko horretan egilearen datuak adieraziko dira: izena, abizenak, adina eta telefonoa. Horretaz gain argazkien tituluak adieraziko dira.
• Artxibo bakoitza argazkiaren tituluarekin izendatuko da.
• Artxibategia BEREIZMEN TXIKIAN bidali beharko da, formato horizontalean bere alderik handienean gehienez 1024 pixel izanik eta bertikalean 768 pixel.
• Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren eta inprimatzeko asmoarekin, antolakuntzak irabazleei argazkia ERRESOLUZIO ALTUAN (300ppp) aurkeztea eskatuko die.
SARIAK:
• Heldu mailan (16 urtetik gora):
– 300 €ko sari berezia, garaikurra eta diploma.
– 200 €ko saria eta diploma.
– 100 €ko saria eta diploma.
• Gazte mailan (15 urtera arte):
– 100 €ko saria eta diploma.
AURKEZTEKO EPEA:
2018ko apirilaren 25etik maiatzaren 25era arte, biak barne. Ekainaren 4tik aurrera aurkeztutako argazki guztiak UGGASA eta udalen web orrietan ikusi ahal izango dira.
EPAIMAHAIA:
Lau udalen ordezkari izango den kidea eta Ikatza eta Argazkia argazkilarien elkarteetako kide bana.
EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK:
• Argazkien kalitate artistikoa eta teknikoa.
• Orijinaltasuna, aurkeztuko diren lanek proposatuko duten mezua eta gaiaren inguruan hausnarketa eragiteko duten gaitasuna.
EPAIA:
Ekainaren 1ean emango da argitara UGGASA eta udalen web orrietan.
SARIAK BANATZEA:
Ekainaren 5ean “Nazioarteko ingurumen eguna”, 18:00etan, Urretxuko udaletxean.
OHARRAK:
• Egile batek ezingo du sari bat baino gehiago eskuratu.
• Argazkiak UGGASAren esku geratuko dira. Berak gordeko ditu argazkiak erreproduzitzeko eta erabiltzeko eskubideak eta, hala egitean, egilearen izena aipatuko du.
• Ezingo dira lehiaketara aurkeztu aurreko urteetan saria jaso duten argazkiak.
• Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak eta Epaimahaiaren erabakiak onartzea dakar berekin.
• Baldintza horiek beteko ez dituen lana automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da.
• Aurreikusi ez den edozer gauzaren gainean erabaki behar izanez gero, antolatzaileek dute hitza.