Atzo banatu ziren XIV. Fokatu Urola Garaia lehiaketako sariak. Lehen saria Jose Luis Soto zarauztarrak irabazi du, Artaldea eramaten argazkiarekin. Bigarren eta hirugarren sariak bi urretxuarrentzat izan ziren, Pablo Perezentzat eta Aitor Agirrezabalentzat hurrenez hurren. 12 urte azpikoen artean, saria Jon Idigoras zumarragarrarentzat izan da. 15 urte azpikoen saria, berriz, Unai Azarola zumarragarrak irabazi du. Aurten, Nekazal Kulturaren inguruko argazkiak atera behar izan dituzte parte hartzaileek.
Antolakuntzak beste behin ere, ARGAZKIA eta IKATZA argazki elkarteek, Gorka Gómezek eta Eskola Agenda 21ean parte hartzen duen irakaslegoak egiten duen lana eskertu nahi du. Parte hartzaile guztiei ere gure esker ona azaldu nahi diegu, denon artean gure eskualdeko argazki handia osatzen laguntzen diguzue eta.
Mariano Palenzuelaren lana ere azpimarratu nahi dugu, berak sortu baitu lehenengo sarituak jasotzen duen garaikurra.
Zorionak eta milesker guztioi!
Parte hartzaile guztien argazkiak ikusteko egin KLIK HEMEN