14 emakumeek atzo eskuratu zuten Pertsonei etxean Gizarte- eta Osasun-arreta emateko tituluaren lehenengo moduluaren ziurtagiria.
Ziurtagiri osoa lortzeko guztira 3 modulu gainditu behar izango dituzte parte hartzaileek eta bigarrena abenduan gauzatzeko aukera izango dute.
Foru Aldundiaren dirulaguntzaz UGGASAk bideratzen duen beste proiektu bat da “Pertsonei etxean Gizarte- eta Osasun-arreta” emateko ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa. Lehenengo modulua Urretxuko Gurutze Gorriak gauzatu du eta oso emaitza onak lortu dira. Parte hartzaileek ikastaroa gauzatzeko eduki duten zailtasuna azaldu duten arren, bereganatu duten ezagutza maila teknikoa goraipatu dute, batez ere.
Gure gizartean behar bereziak dituzten pertsonei arreta emateko beharra areagotzen ari den heinean, administrazio publikoaren, zaintza lanetan diharduten langileen eta familien konpromisoa geroz eta handiagoa da, gizarte osoarentzat onuragarria dela ebatzita. Lan aukera bilakatu da aspaldian eta halako ikastaroek profesional izateko aukera eskeintzen diete parte hartzaileei.
Ziurtagiria eskuratuko duten teknikariek funtzio asistentzialaz gain, funtzio hezigarria, birgaitzailea eta sozializatzailea ere bete ahal izango dute bere jardunean. Beharra duten pertsonei euren egunerokotasunean aurrera egiteko laguntza eskeiniko diete, euren autonomia balioetsi eta eguneko zereginak egiten lagunduz, bideratuz, gaitasunak hobetzeko eta mantentzeko sostengua emanez, autonomia hobetzeko ohiturak sustatuz, nahiz bere inguruko pertsonekiko harremanak bultzatuz eta hobetuz.