Ez galdu zibersegurtasunari buruzko gure 3 ikaskuntza-saioak. Zure enpresa babesten ikasiko duzu, Gipuzkoako zibersegurtasunerako Zentruaren laguntzarekin.
Zibersegurtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da. Mehatxu digitalak etengabe ari dira eboluzionatzen, eta enpresek prest egon behar dute beren datuak, sistemak eta izen-ona babesteko. Horregatik, Urola Garaiko enpresentzat diseinatutako gure hiru prestakuntza-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Lehenengo saioa, datorren apirilaren 17an, izango da, ez galdu aukera!
Lehen saioaren xehetasunak:
1. Izenburua: ETEentzako Zibersegurtasun arloko Jardunbide Egokien Dekalogoa
· Data: [2024-04-17]
· Ordua: [9:00- 11:00]
· Tokia: Espacio Sortzen, Mugitegi-C Pol., 18, 20700- Urretxu
· Formatzailea: ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa
Saio honetan, ZIUR-eko adituek jardunbide egokien dekalogo bat partekatuko dute, zure enpresaren aktibo digitalak babesteko berariaz diseinatutakoa. Pasahitzen kudeaketatik erasoen prebentziora arte arakatuko dugu, zure erakundearen segurtasuna indartzeko estrategia eraginkorrak eskainiz.
Lehen saioan landuko ditugun gaiak xehetasunak:
1. IT inbentarioa eta arriskuen analisia
2. Back Up sistema.
3. Endpointaren babesa
4. Firewall eta telelana
5. IT eta OT sareen segmentazioa
6. Pasahitzak eta gailuen erabilera arduratsua
7. Hornitzaileen urruneko sarbidea
8. Phishing-a saihesteko neurriak
9. Erabiltzaileentzako prestakuntza
10. Gertakarien aurreko erantzuna
Ez galdu aukera hau! Eman izena gaur bertan eta babestu zure enpresa mehatxu digitalen aurka. Eman izena hemen
Galderaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, kmadina@uggasa.eus edota 943 725 929 telefonora deituz (Katia Madina).